Astero legez, aste honetako ARGIA astekariak asteon zer eduki daukan, zer albiste eta elkarrizketa dakarren jakin nahi izan dugu eta horretarako bertako kazetaria den Lander Arbelaitzengana jo dugu. Hiru gai aipatu dizkigu, lehenengo azaleko gaia, diru laguntza sozialen errepasoa egin dute, batetik eusko Jaularitzak egindako murrizketa eta ondoren Gipuzkoako aldundiak […]

Ostiral eta larunbatean Bilboko Abandoibarran Lekuz leku jaialdiaren IX. Edizioa ospatuko da. Beste urte betez pasealekua dantza garaikidez betekoa da. Ostiralean Olatz de Andres dantzari eta koreografoak zuzendutako Esfera pieza ikusteko aukera izango da. Imajinatu nolakoa izango litzatekeen 360ºtan egindako koreografia bat, plano guztietatik ikusita. Esfera jolas koreografikoa da, Olatz […]

Margaret Bullen antropologia Jai ereduak genero ikuspegitik aztertu ditu, euskal tradizioen inguruan egindako hainbat ikerketetan   generoaren gaia presente izan da, Irun eta Hondarribiko alardeak  ikertu ditu, baita eraldatutako Antzuolako alardea.  Kasu honetan, herrian bertan tradizio bat aldatzeko borondatea ikusi zuten eta oso esperientzia baikorra izan zen. Xabier Kerexetak ikerketa historikoa […]

Mugak irekitzen  ekimenaren berri eman digu Ongi Etorri errefuxiatuak plataformako Anabel Sanzek. Uztailaren 17an abiatuko da karabana Euskal Herritik eta Espainiako estatutik zein Europako gainerako herrialdeetatik antolatzen ari da, Tesalonikaraino (Grezia).  Karabanaren xedea da Europako biztanleria sentsibilizatzea errefuxiatuen egoeraren eta haien kontra eragiten ari diren arrazismoaren eta xenofobiaren gainean, eta, […]

Gaurkoa Iruñako Baobabs Will Destroy Your Planet taldea ezagutzeko aukera izan dugu. 2014ko urrian osatu zen Baobabs Will Destroy Your Planet hirukotea, Eymard Uberetagoena , Mirentxu Asin eta Eneko Reketibate , eta hilabete geroago estudioan sartu zen lau kantu grabatzera. Javier Indurain baxu jotzaileak lagundu zien grabazioan. Taldeak Abbey Road estudioan […]

Ibilbide luzea egina badu ere, zuzendari gisa bakarkako lehen fikzioko filma du  Amama  Asier Altunak . Donostiako 63. Zinemaldian Sail Ofizialean estreinatu  ondoren han eta hemen dabil  pelikula aurkezten. Seattletik etorri berri gaur Bilbon, Azpeitian eta Errezilen aurkeztuko du Amama filma. Pelikulak eginiko ibilbideaz eta kanpoan jasotakoaz pozik agertu da. […]

Aiko Taldeko Sabin Bikandi tanborileroa izan dugu saioan. Igandean Urkiolan ospatu behar duten Dantzari Dantzazale eguna aurkeztu digu. EHUko udako ikastaroen barruan antolatu duten Tradegin ikastaroak aurkeztu dizkigu. “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen” izenburupean, hiru egunez luzatuko den ikastaroak, tradiziozko dantzaren inguruan sortzeko modu, proposamen eta esperientziak […]