Greziako gobernuak, ikusita Troikak inposatu nahi dituen neurriak, herri-galdeketa konbokatu du iganderako. Bien bitartean, atzo ez zion Nazioarteko Diru Funtsari “zor” diona ordaindu: historian lehen aldia da holako gauza gertatzen dela. Luis Guridiren ustez Greziak ezin du gehiago eman eta egoera datozen egun edo asteetan argituko da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150701solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

EAJko Ramon Gonzalez aukeratu dute Arabako Ahaldun Nagusi. Gaurkoan berri horrekin hasi da Asier Garcia Arabako berrien aipamena egiten. Gero, Frackingaren inguruko bi berri komentatu ditu: alde batetik Eusko Legebiltzarrean haustura hidraulikoa arautuko duen araudia onartu dute EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk. Bestetik, Frackanpada aurkeztu da, Fracking-aren aurka uztailaren 13tik […]

Pasa den astean hasi ziren Gazteola ekimenaren  udaleku, campus, tailer, ikastaro, barnetegi eta bestelako ekimenak. irailaren hasierara arte izango dira ume zein gazteentzat. Aitziber Zengotitabengoa irakasleak bere esperientziak kontatu dizkigu gaurkoan. Informazio gehiago Gazteolaren webgunean edo Gabriel Aresti euskaltegian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150629solasaitziberzingotitabengoa.mp3 Deskargatu hemen

Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Gaurko gaia: Testuliburuen kudeaketa solidariotik digitalizaziorako bidean 2015-2016 ikasturtean zer? Izan ere, testu 5. eta 6. mailako liburuak ez dira azken sei urteotan berriztu. Programa ondo baloratu dute familiek, baina BIGEk egungo sistema unibertsala mantenduta digitalizaziorako trantsizio adostua […]

“Trantsizio energetikoa: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa” ikastaroa pasa den astean burutu zuten EHUko Bilboko egoitzan. Bertan, gaurko eredua aztertu zuten, bai Euskal Herrian, baita kanpoan ere, hainbat adibide praktiko mahaigainean jarriz. Trantsizio hori egiteko, demokrazia behar da praktikan, Iñaki Barcenak azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150629solasinakibarzena.mp3 Deskargatu hemen

Eibarren eta “Jardun” lelopean. Hasteko gaur bi ikastaro pprogramatu dituzte: Ikasmaterialen kalitateaz eta Moodle hobetzeko trikimailuaz. Aste osoa emango dute Eibarren, gero Baionan, berriro Eibarren, eta Iruñean bukatzeko, uztailaren 22an. Hainbat ikastarotan parte hartzeko matrikula zabalik dago oraindik, Irati Iciar Ikastaroen arduradunak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150629solasiratitziar.mp3 Deskargatu hemen