Gaindegiak egin duen txikizkako saltokien inguruko ikerketa aztertu dugu bertako Imanol Esnaolarekin. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak eginiko ikerketa horren arabera, egun 17.000 saltoki txiki inguru dira gurean. Egoera zail honetan “Handien mehatxuari” egunero egin behar diote aurre, eta gainera, gero eta Handi gehiago dira. Azken urtoetan Saltoki […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Pasa den astean, eta pleno bat falta denean, EH Bilduren eta PSEren proposamenarekin PPk egin zuen bat azken momentuan. Oinarrian, Catalunyak duen legea dago, praktikan frackinga egitea oso zail jartzen duena. Gauzak horrela, Herri ekimen legegileak (gogoratu frackingaren aurka 100.000 sinadura aurkeztu zituela) EAJri bere jarrera aldatzeko gonbitea egin dio, […]
Egun osoa emango dute larunbatean Sopelako Udaletxe plazan, azoka, txalaparta. umeentzako tailerrak, paella, kontzertuak… “Born to learn” (ikasteko jaioa) egitasmoa Tanzania iparraldean garatzen ari da: han, Asier Urrutikoetxeak kontatu digunez, eskola bat ari dira eraikitzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150619solasasierurrutikoetxea.mp3 Deskargatu hemen.
Azken egunotan nafar gobernu berria eratzeko bilerak ari dira egiten, eta horrekin batera parlamentua zein udal berriak martxan ditugu. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria. Gero, Osasuna futbol klubaren sumarioa, eta Gaztelun atxilotutako Jose Antonio Indarten kasua komentatu ditu Bujandak. Bukatzeko agenda aurreratu digu gure kolaboratzaileak. […]
Errefuxiatuen nazioarteko eguna bihar ospatuko da, ospatu hitza egokiena ez den arren, eta gaur, egunotan Bilbon izan den Azad Kanjo dokumental egile kurdu-katalana hartu dugu Bilbo Hiria irratian, asteartean Kobaneko Erbesteratzea (L’ exili de Kobane) dokumentala aurkeztu baitzuen Kafe Antzokian. Kurdistan zer den, bere historia eta egungo egoera zein den […]
“Gaur hautestontzia, bihar erabakia” lelopean ekainaren 21erako antolatu du ekitaldia Gure Esku dago ekimenak. Angel Oiarbide antolatzaileak azaldu digunez, jende ugari espero da eguerdian eta arratsaldean antolatu dituzten ekitaldietan. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan. Iaz giza-katearekin ilusio handiz hasitako bideari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek. Aurten, “josten” ibili dira […]
Alianzo enpresak Euskal Quiz aplikazioa atera berri du, EAEko lehendakari edo zure udalerriko alkate birtual bihurtuko zaituen jolasa. Horrez gain, Jabi Asurmendik Gabiltza, aipatu du, emakume aditu eta arituen lana ikusarazteko datu basea. Bukatzeko, Twitterren hiru ezaugarri berri aipatu dizkigu Jabik (argazkia: Oarsoaldeko Hitza). https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Bilboko Zurbaranbarrin, Leioan, Muskizen, Ea edo Bedian, esaterako, Sanjuanak izango dituzte asteburu honetan eta horiekin batera hainbat kontzertu interesgarri. Eta hurrengo asteburuan Sanpedroak, eta kontzertu gehiago Santurtzin, Mungian eta Sestaon, Alvaro Hilariok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasanelupis.mp3 Deskargatu hemen
Bilboko udalak hainbat enpresa eta erakundetan duen ordezkaritza EAJkoa baino ez da, horixe kontatu digu gaurkoan Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziak. Horrez gain, igandeko Gure Esku Dago-k antolatutakoak, edo Iñigo Cabacas auziaren azkenak komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150618solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
