Bilboko Bolintxu errekaren inguruan mendi-bide berria ari dira zabaltzen, Ekologistak Martxan taldeko kidea den Ivan Ortuzarrek kontatu digunez. Horretarako lehergailuak ere erabili dituzte babes bereziko gune horretan, Bilboko Udalak baimena eman baitio Cementos Rezola enpresari mendi-bide hori egiteko. Eta horrek, zenbait ondorio ekarri ditu Ortuzarren esanetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasivanortuzar.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Honatx Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik aipatu dizkigunak: Bakearen Aldeko Konferentziaren kideek agerraldia egingo dute Pariseko Asanblada Nazionalean ekainaren 11an; Baigorriko posta bulegoa Garazira eraman nahiak bazterrak inarrosi ditu; herri txikietako eskolen etorkizunak arranguraturik dauzka gurasoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solaspantzohiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Josu Larrinaga soziologoa eta Jabi Zabala kazetariarekin atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugu, alderdien balorazioak, emaitzen zergatiak, joera nagusiak, herriz herri soma daitezkeen tokian tokiko aldaerak, bitxikeriak… Bilbo eta Bilboaldetik abiatuta, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba gainetik ibili gara hegaz, batzuen eta besteen oraingo eta lehengo emaitzak alderatzen. (Argazkia: ARGIA) https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solas_hauteskunde_emaitzak.mp3 […]
Gotzon Hermosilla kazetaria izan da gurekin, ohi bezala bertako kronika ematen. Barakaldoko atzoko hauteskundeen emaitzak izan ditu aztergai, horien zergatiak eta izan daitezkeen ondorioak aipatu dizkigu. Kronika bitxi eta zehatza Bizkaiko bigarren udalerririk populatuena den Barakaldori buruz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2462. zenbaki honen azalean AHTk eragindako zorra ageri da Asteko gaia atalean. Erdiko kaieran argitaletxeak aztertu dituzte, eta Termometroan langabezia, etxebizitzak eta euskararen atzerakada. Bukatzeko, Break Net Hurbileko TTIP eta Mexikoko osasuna komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150522solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen.
Udaberriko klasiko bat Gabriel Aresti euskaltegiak eta Algara konpartsak antolatuta, Aste Nagusiari begira motorrak berotzen hasteko. Egunaren zehar lehiaketak, jolasak, bazkaria, kantuak eta gehiago izango dira, Eider Cortezonek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150522solaseidercorteson.mp3 Deskargatu hemen
“Códiigo” du izena eta aste honetan aurkeztu dute Bilbon. Talde bizkaitarrak jazza egiten du eta taldearen zein diskoren inguruan, Alvaro Hilario kazetariak hainbat xehetasun eman dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Ezagunak dira azken bolada honetan Mediterraneoan gertatzen ari diren tragediak. Horren aurrean, SOS Arrazakeria elkarteko Txus Elorzak esan digunez, Europako Batasunaren erantzunak ez du arazoa bideratuko, eta irtenbideak bilatu beharrean, asilo eskubidea ukatu egingo diete iheslariei. Elkarrizketaren bigarren partean, Elorzak igandean etorkin askok ezin izango duela bozkatu gogorarazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solastxuselortza.mp3 […]
Pepe Mugica Euskal Herrira egiten ari den bidaiarekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga udal gaiak aipatzen, atzo Donostian EH Bilduko hautagai batzuekin bildu baitzen Mujika. Horrez gain, Bilboko berriak izan ditugu: Plaza Biribilaren egoera, Gatzaren matxinadaren oroimena, eta kanpainaren amaiera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Lanak hastear eta kanalaren aurkako oposizioa gero eta handiagoa. Egitasmoak 278 kmko kanala eraiki nahi du Karibe eta Ozeano Barea lotzeko. Triskantza ekologikoaz gain, ez dago argi nork inbertituko duen beharrezkoa den dirutza, ezta kanal horrek emango dituen etekinetatik zenbat jasoko duen gobernuak ere, Luis Guridik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150520solasguridi.mp3 Deskargatu […]
