Barakaldon ere datorren igandean hauteskundeak izango dira, eta herri horretan ere lehia handia dago alkatetza lortzeko. Ohiko hitz beroez gain, Gotzon Hermosillak kontatu digunez, Berri Otxoak platafomak alkatearen soldata jakinaraziz ateratako esku-orriak bazterrak nahastu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150518solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Hauteskundeen atarian estu dago Gipuzkoako lehia eta bertako bi hautagai nagusiak elkarrizketatu ditu Argia astekariak bere: EH Bilduko Xabier Olano eta EAJko Markel Olano. Unai Brea erredaktoreak 2461. zenbakiak dakarrena aurkeztu digu, astero legez. Asteko gaia kulturaniztasuna da, Lasarte-Orian, Getxon eta Barañainen kontzeptu hori eta bizikidetza bultzatzeko dauden egitasmoak aztertu […]
Berton aldizkariaren 186. zenbakia heldu berri zaigu, eta Lur Mallea zuzendariak azaldu digunez, azalean Miren Zubieta musikaria, irakaslea eta zuzendaria elkarrizketatu dute. Erreportajeetan “Arriagak 125 urte”, eta “Solokoetxe eta kutsadura elektromagnetikoa” izango ditugu irakurgai. Horrez gain, Lur Malleak Mahatserrian ere LOMCEri planto egingo diotela kontatu digu. Eta horiekin batera ohiko […]
Espainiar Futbolarien Elkarteak greba egingo zuela mehatxatu du egunotan, Auzitegi Nazionalak azkenean deialdia bertan behera utziarazi duen arren. Baina horren atzean dagoen gatazka aztertu dugu Luis Guridi gure ekonomia adituarekin. Teorian telebisten eskubideengatik da, baina bere ustez beste arrazoi handi bat dago greba horren atzean, futbolarien fiskalitatea hain zuzen: miloiak […]
Aste honetan Peruko Arequipa departamenduan matxinadak gertatzen ari dira. Atzean Southern transnazionalaren meatzaritza egitasmoak eta horien aurkako protestak Cocachacra herrian. Gai honekin hasi da gaur Resumen Latinoamericanoko kide Fakun Aznarez, Hego Amerikako berri ekartzeko duen tartean. Gero, AEBko 1000 militar Paraguayra heldu direla kontatu digu. Eta bukatzeko, Guatemalan bi nekazari epaitu […]
Iskanbilatsua izan da afera, baina azkenean gauzak onbidean jarri direla ematen du, Aiztiber Ibaibarriaga zinegotziak azaldu digunez. Zinegotzi bakoitzari Barça-Athletic Espainiako errege kopako finalerako bina sarrera eman dizkiote eta Bilduko zinegotziek uko egin diote pribilegio horri, sarrerok Athletic-ek bere zaleen arteko zozketan sar ditzala eskatuta. Aurretik zezenketak eta opera ikusteko […]
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarria izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150514solasastemikeletxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izango dira ume zein gazteentzako hainbat eskaintza Gazteola ekimenaren bidez. Jon Renteriak azaldu duenez, gazte eta haurrentzako ikastaroak, udalekuak eta campusak egongo dira, euskara hutsez eta gai askotarikoak: euskara akademiatik abiatuta, jarraitu kirol, antzerki edo bertsoekin, eta bukatu dantza modernoa eta Barnetegiak aipatu behar. Iazko […]
Pasa den astetik, eta maiatzean zehar 550 bat ume izango dira oholtzaren gainean, hainbat ikastetxeren izenan Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatutako XV. Haur Antzerki Topaketetan. Atzean, ikasturtearen zehar egindako lana dago eta aurrean publikoaren aurrean agertzea. Koldo Zelestino antolatzaileak Topaketen garrantzia azpimarratu du, zaila baita holakorik ikustea, are zailagoa euskara […]
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. edizioa martxan dugu pasa den ostiraletik. Aurten 13 filmek hartzen dute parte sail ofizialean, eta horiekin batera hainbat film labur, horietariko 11 euskal filmak direla. Iaz lortutako ikusle kopurua mantentzea helburutzat jo du Justo Ezenarro FANTen zuzendariak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150511solasjustoezenarro.mp3 Deskargatu hemen
