Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurko “Nomadak TX” dokumentalarekin hasi du Mikel Urbeltzek. Bihar Stiil River eta Educados taldeak izango dira; etzi Quaoar alde batetik, eta Stereorocks bestaldetik. Larunbateko protagonistak Aire Ahizpak izango dira, eta gauean Priscilla Band. Igandean ere kontzertua izango da (Hammerfall), eta datorren astean kontzertuak eta Sta. […]

Lan batzuk izan dira azken egunotan: horien artean, Agus Perez kritikariak “Una casa de muñecas”, “Lluvia constante”, Montrealeko Ballet Jazz konpainia, eta “La zaranda” komentatu ditu. Datozen egunotan, besteak beste, beste bi izango ditugu: asteburutik aurrera hainbat lekutan Deja vu Panpine Laborategiaren “Arrastoak”, eta otsailaren 7an Barakaldon “Gerezien denbora” pastorala. […]

Repsol multinazionalak hanka egin du Kanariar Uharteetatik, zulaketa bakarra egin ondoren: hor ez dago negozio handirik. Petronorrek, aldiz, 45 eguneko geldialdia egingo du otsailaren hasieran hasita. Iñaki Barcenarentzat momentu egokia da oso kutsakorra den fabrika hori beste eremu baterantzko bidea hartzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150126solasinakibarcenas.mp3 Deskargatu hemen

Aste honi dagokiona eta azalean “Hondakinen kudeaketa Bizkaian”. Erdiko Kaieran Biniloak eta Bildumazaleak ditugu, eta Termometroan beste bi artikulu: Frantziako eskualdeak,. eta Herri euskaldunak eta erabilera. Unai Brea erredaktoreak “Greziaren erretratu soziala 7 argazkitan”, eta “Charlie Hebdo eta Gerra handia” ere komentatu ditu, eta bukatzeko Larrun gehigarriak dakarrena aipatu dugu. […]