Egunotan Bilboko Bilborocken ematen ari direna, Mundu Batek antolatuta. Azken urteotan hainbat gaztek baserrirako bidea hartu dutela ohartarazita, bultzada txiki bat eman nahi diote aferari Ziklo honen bidez, Eneko Gerrikabeitiak azaldu digunez. Datorren astean, Donostian izango dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasenekogerrikabeitia.mp3  Deskargatu hemen

… Irulegiko Irratiko kazetari den Pantxo Irigarairen bitartez datozkigu pil-pilean dauden berriak. Oroitzapenean erroturiko gogoeta zendu berri den Didier Rouget, giza-eskubideen aldeko abokatuarentzat; armeniar-kurdu baten aurkako kanporatze agindua eta Charlie Hebdo-ren atentatuaren ondorioak, entzungai dituzu lagun Bilbi Hiria Irratian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113pantzoirigarai.mp3  Deskargatu hemen

.. zer esanik ematen jarraitzen du. Pasa den astean Jarraipen Batzordea bildu zen, baina ematen du urrats sendorik momentuz ez duela emango. Horrekin batera esan Abenduan, berriro, lindanoa agertu dela aipatu urtegian. Eta bihar, honi lotuta ere, Barakaldoko alkateak deklaratu beharko du epaitegian, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150112solasgotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen

Urtarrilari dagokiona eta azalean Jabier Muguruza musikaria. Arin arin atalean Anne Etxegoien dugu; erreportajeetan, aldiz, 19. Korrika Kulturala, Donostiako Komikien aterpea, Willis Drumond taldea, eta Gasteizko Oihaneder euskararen etxea, Eñaut Mitxelenak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150112solasenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen

After hours izeneko tabernek arazoak ematen jarraitzen dute. 7 Kaleetan, bizilagunak, ostalariak eta merkatariak batu dira egoerari, berriro, aurre egiteko: ikusi beharko zer gerta daitekeen datozen asteotan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak “Now Euskal Herrira” larunbateko manifestazioa, Auzo Bira, eta Herri Programa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150108solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen