Bilbokoa gaurkoa. Hasteko, Alvaro Hilariok Rekalde Aretoko Erica Ederen “Euri azala” argazki erakusketa kontatu digu. Gero, Deustualdeko Haceriako “Tutte contro Verdi” komentatu ondoren, Bilboko Kirikiño eta Lauaxeta liburutegiak ixtear daudela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150115solasalvarohilariop.mp3  Deskargatu hemen

Hasteko gaur ezagutu dugun berriarengatik: Kolonbiako gobernuak su-etenaz hitz egin nahi du Habanan. Horrez gain, FARCeko adierazpenak eta Piedad Córdobak jasandako mehatxuak. Gero, Fakun Aznarezek Argentinako aurtengo Presidentetzarako Hauteskundeak izan ditu aztergai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150115solasfakun.mp3  Deskargatu hemen

Abenduari dagokiona eta azalean Ramon Ibarra aktorea. Erreportajeetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, eta “Atxuri eraldatzen” ditugu. Piztiak taldeko Josu Aranbarri ere elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Lur Malleak atal klasikoak komentatu ditu: Begoña eta euskerea, Literatura, Irudi Albuma edo Inkesta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150114solaslurmalleaberton.mp3  Deskargatu hemen  

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurko bi ekitaldirekin hasi da Mikel Urbeltz. Bihar bi kontzertu izango dira, etzi hiru, eta larunbatean beste bat. Datorren astean, aldiz, hitzaldia, ekitaldiak, kantagintza eta hainbat kontzertu izango dira. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasurbeltz.mp3 Deskargatu hemen