Gaur, liburu horren egile Jon Sarasua eta Juan Carlos Etxegoien “Xamar” izan ditugu liburuaz mintzatzen, aldez aurretik Bilbo Hiria Irratiak antolatutako mahai-inguruaz probetxatuz DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Lezoko Apaiziartza baserrian urteak daramatzate nekazaritza ekologikoa lantzen. Baina iazko abuztutik, kanpoko 3-4 lagunek mehatxuak, erasoak eta gehiago egin dizkiete. Xehetasunak Apaiziartzako Josetxok kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Igor Erauzkin sexologoak kasu praktiko baten bitartez argitu du afera: gaixoak kontatzen du zer duen, baina batzuetan hori ez da Diagnostikoa, pertsona horrek uste duena baizik. DESKARGATU HEMEN
Nuclenor enpresak (Endesa eta Iberdrolak) Garoñako zentral nuklearra martxan jartzeko baimena eskatu du. Horrez gain, Jon Sanchezek Europako Hauteskundeak, Hiriko/ Epsilon kasuak, eta Agenda komenatatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Maiatzari dagokiona eta azalean Joseba Castro arlo askotan militantea. Erreportajean “Elkartasun ahateak” landu dituzte, eta Artikuluan “Arangoitiko X. Euskal Jaia”. Horiekin batera, Lur Malleak Behin batean atala, Gureak kanpoan, Inkesta edo Barkua bete berba komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
…dira Pantxo Irigarairen ahotsean. Alde batetik, igandeko hauteskundeak aipagai: sozialisten porrota, EAJren igoera, Front Nazional-ak sortu arrangura… Argazki orokorra bezain zehatza. Eta bestetik, datorren larunbatean mugan egingo den giza- katea “Gure esku dago” ekimenaren baitan. Esan bezala, Ipar Euskal Herria zuzenean gurean. DESKARGATU HEMEN
Trebiñuko Argantzon ikastola estu dabil ekonomia aldetik: pasa den larunbatean festa egin zuten, eta horretan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Garratz eta mingotsekin Trebiñun” CD eta DVDa aurkeztu zuten. Horren berri, Porrotxek berak, Ekaitz Lotinak eta Joseba Poncek eman digute. DESKARGATU HEMEN
Gaur, BIGEko Ana Izagirreren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Abstentzioak markatuta, ia %57koa, Josu Larrinagak aldaketa batzuk sumatu ditu: nahiz eta orokorrean Kontserbadoreek irabazi, aztertzekoak dira bai eskuin muturrekoek bai ezkerreko koalizioek ere izandako hazkundeak. Hego Euskal Herrian, EH Bilduk irabazi du. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean hainbat hiritarrek salaketa jarri zioten Josu Bergara Sestako EAJko alkateari. Gero, hedabideek hartu zuten aferaren protagonismoa. Patxi de la Fuentek azaldu duenez, salaketa errolda legeak agintzen duen bezala ez betetzeagatik izan da. DESKARGATU HEMEN
