Larunbatean, hilaren 29an izango dira Gernikako Astran, “Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean. Bertan, Arrosa Sarea osatzen dituen 25 euskal irratiek goizeko zein arratsaldeko egitaraua prestatu dute, bazkaria eta kontzertua ahaztu gabe, Antxeta Irratiko Aitziber Zapirainek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Frackinga, erregaiak ateratzeko teknika Hego Euskal Herrian jarri nahi dute martxan, zalantza askoren artean. Batez ere Araban eta Bizkaian egin nahi dute, eta horren aurkako mugimenduak antolatu dira: orain, Ekimen legegilea burutu nahi dute Gasteizko Legebiltzarrera eramateko, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Pasa diren asteotan Hego Euskal Herrian ibili zena, Pobreziaren eta Prekarietatearen aurka, eta GUNE Plataformak deituta. Martxa horrekin batera, Mikel Saralegik Gutun Soziala komentatu du gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Zaharra da kontua: Oiolako urtegian, hortik barakaldotarrek edaten dute ura, lindanoa aurkitu dute behin eta berriro. Barakaldoko lagun batzuk, pasa den astean Europako Legebiltzarrean izan ziren, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Larunbatean egingo dute, Nafarroako euskaldunak konturatu direlako haiek beraiek egin behar dutela aurrera. Horrez gain, Mikel Bujandak Fiteroko G. Zibilaren koartela, S. Ferminetako Txupinazoaren inguruko zalaparte, eta Agenda komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Ostiral honetan egingo dute Bilbon, SOS Arrazakeriak deituta hainbat talderekin batera. Etorkinentzat, iaz urte latza izan zen hainbat arlotan, eta hori salatu nahi dute gaur, Txus Elorzak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
… gero eta handiagoa da espainiar estatuan 2007-2010 urteetan, OCDEk egindako txostenaren arabera. Luis Guridik kontatu digunez, krisialdian gutxi batzuek oso gutxi galdu dute; pobreenek, aldiz, heren bat. Horrekin batera, Luisek PPren gobernuarentzat “Adituek” egindako proposamen fiskala aztertu du. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Bilbon ere ospatuko dute, baina atentzioa Kurdistanen dago jarrita . Gaur, Arslan Ackanek egun hori eta egoera Turkiaren menpeko Kurdistanen azaldu digu, gazteleraz kasu honetan. DESKARGATU HEMEN
Fakun Aznarezek hiru gai jorratu ditu gaurkoan: Venezuelako egoera nahasia, Bogotako alkate kargugabetua, eta Paraguayn datorren astean greba orokorra deituta dagoela. DESKARGATU HEMEN
