“Ez gara espaloitik jaitsiko, euskaraz bizi” lelopean, larunbatean Euskaraz Bizi eguna ospatuko dute Gasteizen. Goizean hasiko dira hainbat ekitaldi, arratsaldean manifestazioa eta gehiago egiteko, Nestor Estebanek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur ere, Fakun Aznarezek gai nagusitzat jo du herrialde horrena: desestabilizazio planak aurrera darrai, Venezuelan bertan eta hadabideen bitartez Mendebaldean. Horrekin batera, Argentinako bi berri komentatu ditu Fakunek. DESKARGATU HEMEN
Asteburuan izandakoari errepaso egin ondoren, Mikel Urbeltzek aste honetakoekin jarraitu du: VII. Gazte Musika Topaketak, “Ez gara Palestinaz ari”, Elkano Browning Cream, La Pegatina, Euskal Herria Bilbon Kantari, Willie Nile… Datorren astean, aldiz, Haur Musika Topaketak, “Koka Kola eta barea” antzeslana, edo kontzertuak (More than a life, Esne Beltza, Dinero…). […]
2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak zauritu zuen, eta horren ondorioa 9an hil zen “Pitu” basauritarra. Koldo Gutierrezek bi urte hauetan gertatukoari egin dio errepasoa: luzea eta gogorra. Larunbat goizean omenaldia egingo diote, eta arratsaldean manifestazioa Bilbon. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Maroto alkatearentzat, “Adolfo Suarez”; gasteiztar askorentzat, aldiz, “Martxoak 3”: gai honekin hasi da Jon Sanchez. Gero, Euskaraz bizi eguna, eta pasa den asteko mobilizazioak komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. DESKARGATU HEMEN
Gaur Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Arrosa 25 euskal irratiren Sarearen II. Jardunaldiak pasa den larunbatean izan ziren Gernikako Astran, “Euskal Herrian bada zer entzun” lelopean. Goizean, 80 bat lagunek hartu zuten parte prestatutako hainbat tailerretan. Arratsaldean, bapo jan ondoren, Kuña Lehiaketa eta mahai-ingurua izan zen. Iluntze aldera Nunguayazz, DJak… eta gero gerokoak. Parte hartzaileak pozik […]
Urtarrilaren amaieratik moneta berria dugu Bilbon, Ekhi izenekoa. Erosketak egiteko balio du, eta euroaren balio berdina dauka, baina ezin da gorde, iraungite data zehatza duelako. Pello L. Munainek esan digunez, holako esperientziak badira Europan, baita Euskal Herriko zenbait tokitan ere. DESKARGATU HEMEN
Martxoan izan dituzten ekitaldi nagusiak komentatu ondoren, Jabi Blazquezek apirileko programazioari ekin dio: nahiz eta hil motzagoa izan (oporrak direla kausa) hainbat ekitaldi programatu dituzte. DESKARGATU HEMEN
