Gaur Global Forum Spain egin dute Bilbon, munduko hainbat agintari politiko zein ekonomiko buru zirela: horren aurkako mobilizazioen berri ere jaso dugu Iñaki Barcena, Ane Zabala eta jabi Lauzurikari egindako elkarrizketetan. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Otsailean izandakoari errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxo honetan Bilboko Hikaateneon izango dutenaren berri eman digu. DESKARGATU HEMEN
Barakaldon ere Inauterietan dabiltza, eta asteburuan festa eta aldarrikapena uztartu dira. Besteak beste, hainbat lagunek Oiolako urtegitik edaten duten ur kutsatua salatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Alabak amari ea “potota” ukitzen duen galdetzen badio, zer erantzun behar zaio, nola? Gurasoek, paper nagusia jokatzen dute Sexu hezkuntzan, umea jaiotzen denetik, Igor Erauzkinek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Aste honei dagokiona eta azalean Bake Prozesua. Pertsonaia Jokin Sarasola da, eta Erdiko Kaieran Garbiñe Ubeda dugu. Unai Brea erredaktoreak Nafarroako Hizkintza ereduak, Nafarroako Aldaketa Sozialerako Batzordea, eta Carmen Gisasolari egindako elkarrizketa ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Aste honetan 14 arabar epaitu dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Horrez gain, Hala Bedi Irratiko Jon Sanchezek Errekaleor auzoko etxe okupatuaren afera, 1976ko martxoaren 3ko urteurrena, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur ospatuko dute, Ermuako zenbait ikastetxek eta elkartek antolatuta. Duela 25 urte berreskuratu zuten egun berezi hau: Kalejira baten bitartez, Trikitilarien laguntzarekin, antzinako koplak kantatzen dituzte, Amaia Arriagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
edo Aratusteak, gaur hasi eta datorren asteartera arte luzatuko direnak. Liher Barrantesek Konpartsen programa kontatu digu, baita Algara konpartsak egun hauetarako prestatutakoa ere. DESKARGATU HEMEN
Datorren astelehenean, eta horren aurrean, alde batetik alfonbra gorrria, eta bestetik mobilizazioak eta eztabaidak. Euskal Herritik atera gabe, Luis Guridik beste bi gai joratu ditu: Kutxabanken probatizazioa, eta Iberdrolako presidentearen adierazpenak. DESKARGATU HEMEN
Eta besteak beste, frankismoaren alkateen margoak, dominak etab. mahaigainean izango dra, Azkuna alkatearen jarrera ikusita. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak datorren asteleheneko Foro Global España, Erribera 13 etxe desalojatua, eta Auzo Bira Begoñan komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
