EAEko zenbait Kutxak aldaketa asko ezagutu dituzte azken urtoetan. Eta orain, Kutxabank izanik, Kutxek duten gehiengoa saldu behar dute Kutxen ustez. Beste batzuen ustez, ordea, pribatizazio prozesu horrek eragin handiak izango ditu EAEn, Luis Guridik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaur, Jabi Asurmendik hiru albiste jorratu ditu. Hasteko Azpeitiako sokamuturra app komentatu du. Gero, Facebookek Oculus VR enpresa erosi duela kontatu digu. Eta bukatzeko, txateatzeko Rumr aplikazioa azaldu du Jabik. DESKARGATU HEMEN
Bihar izendatuko dute ofizialki egingo duten Udalbatzan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak beste bi gai jorratu ditu: EH Bilduk egingo dituen Jardunaldiak (Hiriaren ingurukoak), eta datorren asteko Udalbatza. DESKARGATU HEMEN
Pasa den asteburukoa errepasatu ondoren, Mikel Urbeltzek aste honetakoari ekin dio: Mario Zubiagaren hitzaldia, Urbeltzen Dantza Ganbara, Reincidentes, BBK Bertso-sariketa, Depedro, Danakil… Datorren astean, besteak beste, Gazte Musika Topaketak, Elkano Browning Cream, La Pegatina… DESKARGATU HEMEN
Hego Euskal Herriko Unibertsitate eta Ikastetxeetako ikasleek egingo dutena. Ikasle Abertzaleakeko Andonik kontatu digunez, LOMCEren aurka eta euskal irakaskuntzaren alde, azken asteotan hainbat ekitaldi prestatu dituzte biharko greba eta mobilizazioei begira. DESKARGATU HEMEN
Jon Sanchezek berri horrekin hasi du gaurko Kronika. Gero, Gasteizko Harresiaren berriak, Gaztetxe egitasmoa Amurrion, eta Agenda komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Martxoan egon direnak eta egongo direnak, batzuk bederen, komentatu ditu Agus Perezek. Hain zuzen, “Godot”, “Fausto”, “Pankreas”, “Misantropo” eta “Tomas Moro” antzezlanak aztertu ditu. Horrez gain, Tartean taldeko “Lingua Navajorum” lana saritua izango da Donostiako Victoria Eugenian, ostegunean, Antzerkiaren nazioarteko egunean. DESKARGATU HEMEN
Lehen itzulia pasa den igandean izan zen, eta hainbat aldaketa ari dira gertatzen Iparraldean. Horietan, besteak beste, Abertzale eta Ezkertiarren zerrenden arrakasta aipatu behar da. Datorren igandean izango da bigarren itzulia hainbat hiri zein herritan, Pantzo Irigaraik komentatu digunez. DEAKARGATU HEMEN
Iparraldeko Villa Ojo de Aguan, lur eremu txiki batean, zenbait abere-ortuak-haztegiak dituztela, eta batez ere esperientzia txikietan oinarrituta, Baserritarren Unibertsitatea ari dira eraikitzen. Bertan, EHNE-Bizkaia sindikatuko Esti Redondok kontatu digunez, datorren urterako lau urteko lau ikasketa martxan jarri nahi dituzte. DESKARGATU HEMEN
