Espainiako Burgoseko espetxean. 25 urteko gazte bizkaitarra hilaren 12an aurkitu zuten hilik, baina aste honetan egin dute publiko. Arabako Salhaketako Gixane Moraguesek gertakaria aztertu eta aurrera begira elkarte horrek proposatutako zenbait neurri azaldu ditu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
EGA azterketaren 2014ko lehen deialdia otsailean hasiko da, eta proba guztiak prestatzeko ohiko ikastaroez gain, Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak Bilboko Barnetegia eskainiko du otsailaren 3tik 21era, Eli Carrascosak komentatu duenez. Informazio gehiago: gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan etorkinen aurkako zenbait sarekada gertatu dira Bizkaiko hiriburuan. Nahiz eta Espainiako Barne ministroak edo Defensor del Pueblok kontrakoa esan, egin egiten dira, eta SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuentek kontatu digunez, Ertzaintzak ere holakoa egin nahi du Ezkerraldean. DESKARGATU HEMEN
Bazterrak nahastu dituztenak, nahiz eta bi kasu desberdinak izan EKAko Jose Luis Segurak adierazi duenaren arabera. Ekarpen horiek zer diren azaldu ostean, Jose Luisek, besteak beste, auzitegira joko dutela esan digu. DESKARGATU HEMEN
Energia berriztagarriak bultzatuko zituela ematen zuen, baina azkenean ohiko bidetik joan nahi du Europak. Horra hor azken “aurkikuntza”, frackingarena esaterako. Josu Larrinagaren ustez, energia gutxiago kontsumitu beharko genuke energia estrategia berria ezartzeko. DESKARGATU HEMEN
Bilboko 7 Kaleetako 7 Katu Gaztetxeak 7 urte betetzen ditu urtarril honetan. Gaztetxe horretako Iñakik historia pixka bat egin du, balantzea ere, gaurko egoera azaldu, eta astelehenean hasiko diren ospakizunen berri eman digu. DESKARGATU HEMEN
k egindako kalkulu baten arabera, 2013ko amaieran 223.654 langabe ziren Euskal Herrian. Kontuan hartuta Espainiako INEk eta Eustatek emandako datuak berdinak ez direla, Imanol Esnaolak datuak baino gehiago azaldu du. DESKARGATU HEMEN
Aste honetan Nafarroako Foru Ogasunean gertatutako 2 dimisioak, Etxekaleratzea Antsoainen, Ihauteriak asteburuan zenbait herritan, eta Agenda izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean “Ipar Irlandako bakearen itoginak”. Pertsonaia Garazi Goia da, eta Erdiko Kaieran Glaukoma musika taldea. Unai Brea erredaktoreak “Aulki hutsak” dokumentala eta “Etxebizitzaren problematika” ere komentatu ditu, eta bukatzeko, Larrun gehigarrian, “Kirol amateurra”. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
