Bilboko Elkarlan euskaltegiak 2012-13 ikasturteari ekiteko prest daudela aipatu digu JuanKar Murillo-k bertakoen bozeramaileak. Euskararen munduan ibiltzeko eta erabiltzeko gogoarekin bazaude, Elkarlan osatzen duten Bilbo Zaharra, J. Mateo Zabla eta G. Aresti euskaltegiek mota guztietako aukerak eskaintzen dizkizute. Murgil zaitez euskararen munduan eta goza ezazu gure hizkuntzarekin! Ez zaizu damutuko! […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Bai, gaur hasten gara, orain, Ibaizabal magazinearen ikasturte berriarekin. Oraingoz 2 ordu egingo ditugu, 10:00etatik 12:00etara baina joango gara edukinak gehitzen… eta Bilbo Hiria Irratiaren 15 urteak ospatzen!!!
Aurten ere bi lekutan izango da. Alde batetik Bilboko Kafe Antzokian, eta bertan, abuztuaren amaieran, Ana Curra, Belako, El Columpio asesino.. Bailen kalean jartzen duen txosnagunean, aldiz, hasi umeentzako ekitaldiekin eta musika, Iparralde eguna, bertsoak eta gehiago izango dira Aste Nagusian ere, Mikel Urbeltzek azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Datorren larunbatean, hilaren 21ean, Bilboko Areatzan ospatuko dutena, Bilboko konpartsek antolatuta. Horrekin batera, Algara kompartsako bozeramale Iñaki Larrañagak Aste Nagusiari buruzko azken tirabirak ere kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Acció Cultural del País Valenciárekiko elkartasun kanpaina aspaldian hasi zen Euskal Herrian: gakoa, elkarte horri Valentziako gobernuak jarritako sekulako isunak. Eta dirua biltzeko, Lluis Llachen ardo berezia ari dira saltzen, Oskar Gereñuk kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur bukatuko dira Iruñean eta antolatzaileak pozik daude 40. edizio honek eman duenarekin. Behin behineko balantzea egin du Idoia Torregaraik, eta aurrean hainbat lan dute burutzeko. DESKARGATU HEMEN
Suitzako Emmi multinazionalak Kaikuren %66 erosi berri du. Horrekin batera, egoera kritikoan dagoen gure esne-sektorea okerrago egongo da hemendik aurrera, EHNE-Bizkaia sindikatuko Alberto Llonak kontatu digunez DESKARGATU HEMEN
Aipatu liburua Borja Sarrionandiak argitaratu berri du. Memoria historikoa berreskuratzeko asmoarekin, 1937ko ekain hartan Deustun zer gertatu zen kontatzen digu Borjak. DESKARGATU HEMEN
Iruñeako UEUn egunotan ematen ari direna. Sozialismoa zer den, munduko esperientziak ezagutu, Euskal Herrian horiek, kopiatu gabe, nola aplika daitezkeen eta gehiago kontatu digu Alaitz Aizpuruk. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasi eta datorren ostiralera arte Udako Unibertsitate Bolibartarra egingo dute Ziortza-Bolibarren, 2.ez. Unibertsitate librea izan nahi du egitasmo horrek eta aurten ere egitarau mardula prestatu dute, Begoña Zorrozuak eta Joxemari Unzuetak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
