G. Aresti Segurola bilbotar unibertsalaren 79.urteurrenaren harira, eta iazkoari jarraituz, aipatu izenburupeko aste betea antolatu du izen bereko euskaltegiak. Omenaldi xumea,maitasunetik egina dela aipatu digu Xabi Monasterio lankideak. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaurkoan, Gabriel Aresti akademia eta euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Adrian Zelaia, Ekai Centerreko lehendakari exekutiboa. Asteko gaia “Euskalduntzea eremu sozioekonomikoan”da, eta Pertsonaia Irkus Robles-Arangiz dugu. BEZa eta Kultura edo Hernaniko Gureola enpresaren egoera ere aztertu du Mikel Asurmendi kazetariak. DESKARGATU HEMEN
Ikasturte honetan ere, astero izango dugu Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda zuzendaria. Gaur ere, zenbait berri ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Irailaren amaieran egin zutena, bigarrena iaz Kukutza Gaztetxean hustu zutenean sortutako iskanbila eta istiluak direla kausa. Oraingo honetan ere, Iñaki Carro abokatuak kontatu digunez, Barne Sailaren puxika husten ari da: 9 akusatuetatik 6 libre geratu dira eta beste 3ri isuna ezarri diote falta batengatik. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Bilboko Hamaika Telebistako Ane Zabala errealizadorearen txanda izan dugu atal honetan. DESKARGATU HEMEN
Xabier Monasterio lankidea izan zen atzo Donostian Enpresarean topaketan eta bertan bizi izandakoaren lekukotasun zuzena ekarri digu: ehun bat enpresa, ehunka langile, denak euskaraz lan egiten dutenak… DESKARGATU HEMEN
EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) abian jarritako ekimen honen helburua gazteen parte-hartzea sustatzea da. Bilbon, Donostian eta Gasteizen 11 Topaketa egingo dituzte, Gernikako Astra Gaztetxean bukatzeko, Itsaso Anduezak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN!!!
Gaurkoan Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Irail-urriari dagokiona eta azalean Larraitz Lucas futbolari-ohia. Horretaz gain, besteak beste, Esperientzia gelak, Gernikako “Kafea, galletak eta musika”, Txirrindularien masa kritikoa edo Jose Antonio Zamalloari egindako elkarrizketa jorratu dituzte, Eñaut Mitxelena koordinatzaileak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
