Aitziber Ibaibarriagak (Bilduko Bilboko zinegotzia) hainbat gai ekarri dizkigu gaurkoan: besteak beste, Iñigo Cabacas, Falangistak Bilbon, Fleming Plazako arazoak edo larunbatean BECen izango den mitina. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaurkoan BIGE, Bizkaiko Ikastoeen Gurasoen Elkarteko Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN.
Euskal sortzaile berrien plataforma eratu berri dute, eta azken bi hileetan hainbat elkarrizketa, erreportaje, kontzertu…egin arren, pasa den asteburuan aurkezpen zuzena egin zuten Bilboko 7 Katu Gaztetxean, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Ikasturte honetan ere Gasteizko Hala Bedi Irratiko Jon Sanchez izango dugu astero, Arabako berriak jakiteko. Gaur ere, batzuk ekarri dizkigu Jonek. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, gai hau jorratu du Igor Erauzkin sexologoak. Zer den prozesu hori, nola garatzen dugun, hormonen eta hezkuntzaren garrantzia eta gehiago kontatu digu Igorrek. DESKARGATU HEMEN
…datorren larunbatean izango direla azaldu digu “Lurreko” kide den Ainhoa Iturbek. Bertan, besteak beste, bertako nekazaritza ekologikoaren eredua definitzen saiatuko dira. DESKARGATU HEMEN
Ikasturte honetan ere Irulegiko Irratiko Pantxo Irigarai kazetaria izango dugu gurean. Gaur ere, Iparraldeko berri sorta kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Iosu Larrinaga EHUko irakaslea izan dugu gurean; alde batetik “fracking” teknikari buruz eta ondorioez mintzatu zaigu; bestetik, bizi dugun hauteskunde kanpainaren inguruko zenbait aburu ekarri ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan AEKren txanda izan dugu eta Igor Elorduik hainbat gauza kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Urriari dagokiona eta oraingo honetan monografikoa egin dute Gipuzkoari dedikatua: Gipuzkoa urdina, Gipuzkoa berdea, Donostia, Harri eta zur, eta Ezpainak gozatu atalak jorratu dituzte. Azaroan Gorbeia izango da protagonista Hektor Ortegak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
