Hala Bedi Irratiko Jon Sanchezek ekarri dizkigunak. FM Irrati Lizentzien aferarekin hasi da eta horren inguruan Hala Bedik egindako adierazpenekin. Urkabustaitzeko eta Aramaioko udal mozioak ere komentatu ditu, baita Aiarako Emakume Jardunaldiak ere. Bukatzeko, Agendan hainbat kontuz hitz egin du Jonek. DESKARGATU HEMEN

“Murrizketak gora eta behera, emakumeok kalera” lelopean aurten ere kalera aterako dira egun seinalatu munduko hainbat tokitan, Bilbon esaterako. Krisiak emakumeengan duen eragina plazaratuko dute, argi dutela krisia ez dela berdina guztientzat, BizkaikoEmakumeen Asanbladako Ana Perezek kontatu digunez.  DESKARGATU HEMEN