Hiru izango dira aurtengoak, hilaren 15etik 17ra bitartean, Herrijari emon arnasa kultur elkarteak antolatuta. Auzolana oinarri hartuta Eakoek euskaraz idazten den poesiaren erakusleiho bihurtu nahi dute  ekitaldi hori. Aurten, besteak beste, Fito Rodriguez, Karmelo Landa, Miren Agur Meabe, Jon Benito edo Leire Lopez Ziloaga ibiliko dira egun horietan. Okasiorako Harrikadie […]

Aste honetan Baionako UEUko Udako Ikastaroetan eman dutena. Pailazo batentzat bizitza, bere bizitza, komunikazioa dela esan digu Iosu Florentino KABIA guneko partaide eta ikastaro horren arduradunak. Hiru egunetan zehar eta praktika asko erabiliz burutu dute ikastaroa: ikasleak, gehienak emakumezkoak, oso ondo ibili dira Iosuren ustez. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org […]

Gaur, hilaren 7a, Madrilgo Auzitegi Nazionalean bukatuko dena. Beste epaiketa politiko bat dela esan digu Tasio Erkizia Ezker Abertzaleko kideak eta argi geratu dela Espainiako Poliziaren tesiak hipotesi bihurtu direla epaiketan. Nahiz eta Fiskaltzak zigor-eskaerak aldatu, gogoratu Otegi, Diez, Zabaleta, Jazinto eta Rodriguezentzat zigorra eskatzen duela. Euskal Herrian irekitako prozesua […]

Baionako UEUko Udako Ikastaroetan ematen ari den ikastaro batez ari gara. Irudien gizartean bizi gara baina askotan ez dugu nahi duguna ikusten, baizik eta besteek ikustea nahi dutena. Hortik abiatuta ikastaroaren helburuak, nondik-norakoak, metodologia eta gehiago kontatu digu Miriam Peña Arte Ederretan lizentziatua eta doktoregaiak. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org […]

Benetan festibal bitxia pasa den asteburuan Heletan egin dutena: herrikoia, eklektikoa eta logorik gabekoa, are gehiago ehunka laguntzaileri esker ateratzen dena.  Antolatzaileen ustez aurten ia 20.000 lagun bildu dira Nafarroa Behereko herri txiki horretan eta pozik daude. Eguraldia lagun, musika eta askoz gehiago izan da Euskal Herria Zuzenean Festibalean: kale […]

Hilaren bian Durangon, hainbat giza -eragilek bilera egin zuten gai honen inguruan. Helburuak, EHNEko Arantza Arrienek azaldu digunez, Elikadura Burujabetzaren aldeko kontzientzia areagotzea eta praktikan jartzea dira. Gogoratu egun Bizkaian hainbat “Kontsumo talde” direla baserritarrekin zuzenean kontaktuan eta astero saski bat jasotzen, bertoko produktuekin. Bide hori sakonduz jarraitu behar dugula […]

Uztailari dagokiona eta azalean “Animalia arrantzaleak”: gai honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean “Urduña mugako hiztegitxoa” jorratu dute eta Zenbaki ta lur izenekoan “Fiteroko lau harribitxi”. Horietaz gain Bagauden inguruko artikulua, Bitakora Kaiera, bi txango eta betiko moduan argazki zoragarri bat. Abuztukoan bost ibilbide tematiko jorratuko dituzte Hektor […]

Bizkaiko Pentsionistak Martxan Plataformak deituta ekitaldi pare bat burutu berri  dute pentsiodunek. Pasa den ostiralean prentsaurrekoa eman zuten Bilbon, gobernu espainiarrak egindako pentsioen erreforma salatzeko. Eta astearte honetan elkarretaratzea egin dute Santander Banketxearen aurrean (Bilboko Kale Nagusian), Mikel Argiñarena aipatu plataformako bozeramaleak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN!!!!!

Gaur hasiko da Heletan EHZ Euskal Herria Zuzenean festibal herrikoi, eklektiko, aberats eta logorik gabeko hori. asteburu osoan musika eta gehiago izango da Nafarroa Behereko herri txiki horretan: kale animazioa, dantza, antzerkia… Ia guztia prest dutela esan digu Eneko Gorri EHZ festibaleko laguntzaileak: hain zuzen, laguntzaileen lana azpimarratu du festibala […]