Hiru urte jokatu gabe eman ondoren gaur berdegunera itzuliko da Euskal Selekzioa, San Mamesen eta Venezuelaren aurka. Jokalariek erabaki dute jokatzea, adierazpenak ere egin dituzte eta futboletik harago aldarrikapen eguna izango da gaurkoa, Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldekoa hain zuzen. Horretarako, ESAITeko koordinatzaile Martxel Toledok kontatu duenez, festa eta errebeindikazioa uztartuko […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Duela 40 urte izan zena: horretan Francoren erregimenak 16 euskal militante epaitu zituen, baina epaiketa horren garrantzia askoz handiagoa izan zen. Sei laguni heriotz zigorra ezarri zieten Espainiako militarrek (geroxeago konmutatuak izango ziren) eta gainontzekoei urte askotako espetxe zigorrak. Eta horrekin batera Hego Euskal Herrian zein munduko leku batzuetan (Parisen, […]
Abenduari dagokiona eta azalean Eduardo Gonzalez Sare Antifaxistako kidea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, Berbalagunak. Kulturan beste bi gai izan dugu: Split 77ren disko berria eta Olaia Fernandez artista. Horiekin batera ohiko Gurera etorriak eta Inkesta. Urtarrileko zenbakian Diasporan dabilen Deustualdeko baten bati elkarrizketa egingo diote Lur Mallea […]
Bizkaian jaio eta hazi den bildots hori artzain, Erralde hiltegi eta harakin batzuen akordioaren bitartez ateratzen da merkatura. Jakina denez sasoi hau da bildotsa jateko ohitura handienetakoa eta egun hauetan Bizkaiko harategi batzuetan salgai dago prezio onean eta horrek artzainari prezio duin bat ordaintzeko beste ematen du, Eneko Egibar Erralde […]
Bata Arte Eder Museoan dago urtarrilaren 16a bitartean: Jesus Mari Lazkanoren “Arkitekturatik naturara” lelopean. Honetan artistaren 82 lan agertzen dira, horietariko 54 margo ertain eta handiak direla. Bigarren erakusketa Bilbo Zaharreko Marzana Espazioan dago: Nahia del Castillok zenbait objetu eta argazki erakusten ditu, Ismael Manterola arte adituak komentatu duenez. DESKARGATU […]
Kasu honetan Txilen bizi direnak. Aurtengo uztailaren 12an zenbait preso maputxek hasitako gose greba abiapuntutzat jo du Alvaro Hilario kazetariak: egoera, eskaerak, antolaketa, prentsa… Horiekin batera pasa den azaroan besteak beste Héctor Llaitulen aurkako epaiketa ere kontatu digu Alvarok. Borroka guzti horien atzean Maputxe herria eta lurra dira, zuriek bereganatu […]
UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) bihar bilduko da Deban, besteak beste bere Batzar Nagusia egiteko. Horrekin batera Hego Euskal Herriko bi Kutxarekin hitzarmena sinatzeko ekitaldia izango da eta bukatzeko ekitaldi publikoa. Jon Bollar UEMAko presidente eta Aulestiko alkateak kontatu duenez Deban izango da bilera hain zuzen Gipuzkoako udalerri horrek UEMAn sartzea […]
1995.eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Bilboko K. Antzokiak; horren harira Mikel, Teo, Xabi eta Jabi bildu dira Bilbo Hiria Irratian eta hasiera haiek gogoratu dituzte; era berean Antzokiak egin ibilbidean gertatutako zenbait kontu ere atera dira solasean. DESKARGATU HEMEN.
Azken bolada honetan bi antzezlan izan dira Bilboko Arriaga antzokian: “El pisito” (Rafael Azkona gidoilaria dela) eta Els Joglarsen “2036 Omenage”.: hauetaz, eta ohikoa denez, bere puntu kritiko eta ironikoa jarri du Agus Perez antzerki kritikariak. Asteburuan, aldiz, Hikateatroren “Aitarekin bidaian” eta umeentzako dantza izango ditugula esan eta komentatu du […]
Azaroa eta abendua bitartean izan da 2011ko Bizkaiko Aurrekontuen eztabaida, Batzar Nagusietan. Orain arte, oposizioak aurkeztutako osoko zuzenketa guztiak atzera bota ditu EAJk. Oposizioaren artean Ezker Abertzaleko taldea dago eta talde horretako Arantza Urkaregik esan digunez prozesua, herritarrei zabaltzeaz gain, bere biziko garrantzia dauka, guztion diruaz ari baitira. DESKARGATU HEMEN!!!
