Hilaren 22tik 30a bitartean Bilboko hainbat tokitan izango duguna (eta otsailaren hasieran Hego Euskal Herriko beste 8 lekutan). Aurten areto gehiagotan emango dira filmak eta guztira 76k parte hartuko dute lehiaketan. Zortzigarren edizio honek, pelikulez gain, LGBT (Lesbo-Gay-Bi-Trans) edukina lantzen duten arte eszenikoak ere presente izango dira, Beatriz Majuelo Zinegoak […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslearekin solastu gara; ETAren azken agiriak esaten duena eta ez duena aipatu digu eta ondorioz horrek suposatzen duen egoera “berria”ren azterketa egin digu Xabierrek; bideak luze joko duelakoan gauden honetan, esperantza zuri nahiz etorkizuna ikusteke egon. DESKARGATU HEMEN!!!
Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslea elkarrizketatu dugu. Gaur egungo eta zehazkiago Gipuzkoako errepideetan (Etxegaraten kasu) jarri nahi duten ordainsari sistemaz mintzatu zaigu: aldeko eta kontrako arrazoiak kontuan izanik,mugikortasunerako politika orokorrak dira ezbaian daudenak. Ahor, bada, gakoa! DESKARGATU HEMEN!!!
Gaurkoan, ohi denez, hiru gai ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Hasteko hilaren 15ean Wikipediak hamar urte beteko dituela kontatu du. Gero bi aplikazioren berri ekarri du: xakeletarako Gogel Google alde batetik (argazkiak atera ondoren eraikin batean zer dagoen jakiteko), eta Bizkaibuseko ordutegi eta lineen berri izateko bestea. DESKARGATU HEMEN !!!!
Bortitza gainera, batez ere Marokoko Polizia eta Armada Gdeim Izik kanpalekura sartu ondoren. Azaroaren 8ko eta osteko gertaerak aztertu ditu Eneko Calle Otsailak 27 Euskal Elkarteen Kordinakundeko kideak, baita nazioarteko erantzuna eta gobernu espainiarrarena ere. Errepresioak gogor kolpatzen ditu sahararrak, Mendebaldeko Saharan zein Marokoko hainbat espetxetan. DESKARGATU HEMEN!!!!
Aldapa izaten da baina azken igoerak eta bestelakoak kontutan hartuta horma izango da aurtengoa, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunaren ustez: argindar, hipoteka, elikagai, arropa eta oinetakoen prezioek gora egingo dute aurten. Bien bitartean laguntza batzuk desagertu dira, pentsioak izoztuta daude, funtzionarien soldatek behera egin dute… Bukatzeko, Jose Luisek urtarrileko […]
Abenduari dagokiona eta azalean Gorka Benitez musikaria: berari dedikatu diote elkarrizketa nagusia. Bi erreportaje ere agertzen dira Mahatserriko aldizkari honetako azken zenbakian: “Altxatu eta Patinatu” alde batetik, eta Metroaren 3. lineari buruzko bestetik. Kulturan, “Penadas por la ley” taldearen itzulia komentatu du Lur Mallea Bertoneko zuzendariak. Eta horiekin batera, besteak […]
Gaurkoan, bost gai ekarri dizkigu Pantxo Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko ETAren su-etenak Iparraldean eragindako adierazpenak kontatu ditu. Gero, bi izen propio protagonista: Aurore Martin eta Xarlo Etxezaharreta. Azken bolada honetan trenbide berriaren inguruan gertatutako mugimenduen berri ere eman digu eta bukatzeko BAB elkargoaren hedapena. DESKARGATU HEMEN!!!
Bi gai aipatu dizkigu EHU-ko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko kide Iñaki Barcenak. Alde batetik Cancunen egin Klima Aldaketaren gailurraren ondorioak eta 2012 hego Afrikan egingo den gailurraren artean egiteko dagoena; bestetik, Gasteiz- Castejon goi tentsioko linearen aurka eramandako borrokaren nondik norakoak eta emaitza. DESKARGATU HEMEN!!!
nUrtarrilari dagokiona eta azalean “Neguko fauna”: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Euskara bidaiden “Sara eta Axular” artikulua jorratu dute eta Zenbaki eta lur atalean Musika eta Kafe Antzokiak izan dituzte aztergai. “Euskal kostaldea erromatarren garaian” ere aztertu dute eta horietaz gain bi txango proposatzen dizkigute, Arantzazun eta Behorlegin. Otsaileko zenbakian, […]
