“Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetako abaroan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora horretan emandako aurrerapausoa itzela dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera”. Horrela hasten da gaur otsailaren 1ean euskarazko 63 hedabidek (Bilbo Hiria Irratia besteak […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Historikoa Nafarroan gertatu dena, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunaren ustez. Lizarrako Auzitegiak eta Nafarroako Auzitegi Probintzialak emandako epaiek arrazoia eman diote etxea galdu zuen bati, BBVAren aurka: hipotekadun batek ordaintzeari utzi zion , etxean enkantera atera eta kaleratuari diferentzia gehi korrituen itzulpena eskatu zion bankuak, baina ez da hala […]
Jean Giraud, Moebius, komikilari frantziarraren “Transforme” erakusketa ikusgai dago martxora arte Pariseko Foundation Cartier pour les Arts Contemporaines. Eta gertaera aprobetxatu du Jon Iñaki Artetxe komiki adituak Moebiusen bizitza eta lanak komentatzeko, Blueberry tenientea edo Arzach pertsonaiak, Pilot edo Metal Hurlant aldizkariak, Los Angeles edo Tokio hiriak, Allien filma edo […]
Urtarrilari dagokiona eta azalean Jon Gomez errealizatzaile multimedia: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportaje nagusian, aldiz, Tabakoaren legea jorratu dute. Kulturan, bestalde, bi aipamen egin ditu Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak: Kontainer aretoa eta “Zigortzaileak” filma. Horietaz gain Deustualdeko historia pixka bat, Zarama organikoa edo betiko atalak (Gureak kanpoan eta […]
Pasa den astean Espainiako gobernuak, patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatu zutena. Luis Guridiren ustez erreforma horrek beste kolpe bat ematen dio ongizate estatuari: diru asko dago jokoan eta zati bat pribatizatu nahi dute, pentsio publikoen pisua murriztuz. Bukatzeko, pasa den asteko greba komentatu du Luisek. DESKARGATU HEMEN !!!
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakasleak,Hego Euskal Herriko erreken egoeraren diagnosia ekarri digu gaurkoan. Zein egoeretan daude aipatu errekok? Zer kutsadura klase pairatzen dute? Zertan hobetu da? Zeintzuk dira etorkizunerako erronkak? Guzti hori entzungai gaurko saioan. DESKARGATU HEMEN !!!!
Bilboko Carreras Mugica galerian egunotan dagoena. Horretan donostiarrak argazkiak eta eskulturak erakusten ditu: Ismael Manterolaren ustez zaila da definitzea egileak zer adierazi nahi duen forma eskultoriko horien bidez. Otsailean ere aukera dago Xabier Salaberriaren “Inconsciente / Consciente” erakusketa ikusteko. DESKARGATU HEMEN !!!!
Topagunek, jardunaldia antolatu zuen Durangon joan den asteartean. Argi dago, bizi dugun egoera soziolinguistikoa aldatu egin dela: hizkuntza- aniztasun errealitate baten aurrean gaude. Jardunaldian zenbait talde eta pertsonen esperientzia zein bizipenak plazaratu ziren; mahai ingurua ere egon zen, “Zer egin beharko litzateke euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko” gaiaren […]
GGaur hilak 27 Bilbo Hiria Irratiak bat egin du gehiengo sindikalak konbokatutako grebarekin. Hori dela kausa programazio berezia eskaini du, grebaren inguruan eta sei elkarrizketa burutu ditu. ESKko Igor Mera, LABeko Rosina Inzunza, EHNEko Ainhoa Iturbe, Ibaizabal TBko Hibai Castro, Patxi Gaztelumendi kolaboratzailea eta Iñaki Larrañaga izan dira elkarrizketatuak. DESKARGATU […]
4 urte, 1.461 egun, 4 kanporaketa, 5 okupazio… historia mugitua eta aberatsa dauka 7 Kaleetako 7 Katu Gaztetxeak. Balantzea eta auzoan dituzten harremanak kontatu ditu Urtzi 7 Katu Gaztetxeko kideak. Eta 4. urteurrena ospatzeko ostiraletik igandera bitarteko egitarau azaldu du . Honen inguruko informazio gehiago 7katugaztetxea.com gunean. DESKARGATU HEMEN !!!
