Teknologia berrien inguruan, gaurkoan hiru berri ekarri dizkigu Joxe Rojas Topaguneko kide eta internet adituak. Hasteko Twitter euskaratzeko kanpaina komentatu du. Gero, atzo Applek aurkeztu Ipaden bigarren bertsioa etorri da. Eta bukatzeko, Hego Koreako LG enpresak Sony salatu duela kontatu digu Joxek. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Otsailari dagokiona eta azalean Catalina Maria eskultorea eta artisaua: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea “Open your ganbara” Deustuko Erriberako bigarren eskuko azokari dedikatu diote. Horiekin batera, Deustuko Inauteriak eta jaiak, “Deustu sentimendu baten jatorria” dokumentala, REK laburren lehiaketa, Zabor organikoaren bilketa eta Bordatxo tabernaren pintxo bat komentatu du Lur […]
Bikotekideek, desioa negoziatzerakoan, batzuetan erabiltzen duten formula akatsa da, Igor Erauzkin sexologoaren ustez. Formula hori bide erdian geratzen da, eta ez bataren desioa ezta bestarena ere ez du betetzen. Igorren ustez holakoetan hitz egin behar da, atsekabe orria ez betetzeko. DESKARGATU HEMEN!!!
Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gure artean; ipar afrika eta inguruetan bizi den krisi orokorraren gainetikako azterketa plazaratu digu; alde batetik, ezkerreko ikuspuntutik zenbait iraultzaren ondorioak zeintzuk izan diren, adibidez Libian; bestetik, ekonomiko eta energetikoki petroleo zein gas hornitzaile diren herrialdeen ezegonkortasunak dituen ondorioak ere markatu dizkigu […]
Duela gutxi iragarri duten bezala 8 ikastaro egingo ditu UEUk datozen asteetan, Informatika, Gizarte gai eta Zientzia aplikatuen inguruan. Gaur egun etengabe ikasteak duen garrantzia azpimarratu du Mari Karmen Menika UEUko Ikastexe Nagusiko arduradunak. Matrikula irekita dago eta honen inguruko informazioa ueu.org gunean aurkituko duzu. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek 37.000 euro gastatu ditu abendutik hona hedabideetan agertzen, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredakzio-buruak kontatu digunez. Batzuetan deitu dute, baina beste batzuetan Barakaldoko udalak berak antolatzen ditu alkatearen adierazpenak. Honekin batera, herri horretan duela gutxi egindako inkesta baten berri eman digu Gotzonek: horren arabera PSEk boto […]
Gai honi buruzko foro bateko partaide izan da Xabier Aierdi, EHUko irakaslea. Bertan biladutako zenbait ideia ekarri dizkigu: fobia horien zergati ezberdinak eta era berean, nahiz eta zailak izan, balizko irtenbide batzuk ere aipatu dizkigu. Ipar Afrikan, Arabiar Estatuetan… bizi duten egoeraren eragina ere presente izan du. DESKARGATU HEMEN!!!!
Hilaren 26an, larunbata, Topagunea eta bertan bazkidetutako 95 euskara elkarteetako kideak bilduko dira Bilboko Alondegian, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan. Horretan hiru ardatz nagusi jorratuko dira, honako galdera hauei erantzuten: nola sortu ziren Euskara elkarteak, zer bihurtu dira eta zer egin eraginkorragoak izateko. Bazkaria Bilboko Kafe Antzokian izango dute […]
Iralako Gazte Asanbladak 1.997an lortu zuen Gazte Lokala, Bilboko Udal gobernuarekin negoziatu ondoren. Baina, gauzak aldatzen ari dira-eta, pasa den urtarrilaren 28an Ertzantza sartu zen lokal horretara eta hainbat gauza eramateaz gain bost ate apurtu zituen. Iralako Gazte Asanbladako kide den Onintzek gertakari horren irakurketa eta gehiago kontatu digu gaurkoan. […]
Azken 20 urteetan 240.000 lagun desagertu dira Kolonbian, bertako Giza Eskubideen aldeko zenbait erakundek egindako txostenaren arabera. Are gehiago, azken 6 urteetan Fiskaltzak, bortizkeria dela kausa 173.000 hilketa erregistratu ditu. Eta atzean, gehienetan bederen, paramilitarrak eta besteak beste Uribe presidente ohiaren senitartekoak. Horretaz gain, Argentinako bi berri ekarri dizkigu gaurkoan […]
