Xabier Aierdik bi gai horiek aztertu ditu gaurkoan. Atzoko grebari buruz eta zifren gerretan sartu gabe, Xabierren ustez atzokoa saikera serioa izan da egoeraren norabidea aldatzeko asmotan. Grebaren alde ilunak ere aipatu ditu, deialdian eta eraginean, hedabide batzuen papera ahaztu gabe. Bestetik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Iniziatiba Internazionalista hautagaitzarekin hartutako erabakia […]

36. zenbakia da aurtengo udaberriari dagokiona eta betiko moduan benetan mardula: 112 orrialde, bi gehigarri, badago irarkurtzeko !. Zenbaki hau hiru bloke nagusian aztertu du Jabik, Ekintza Zuzena aldizkariaren kideak: hasteko Antidesarrolismoari buruzko zenbait artikulu komentatu ditu. Bigarrena Gizarte kontrolaren inguruan izan da, gehigarri berezi eta guzti. Eta azkenik, Osasungintza […]

Dakizuenez, gaurko hilaren 21erako Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak Greba  Orokorra egitera deitu du eta Bilbo Hiria Irratiak bat egin du horrekin. Egunean zehar Albistegiak, musika eta grebari buruzko informazioa baino ez da entzun gurean. Ondoren gaur goizean grebari buruz egindako lau elkarrizketa dituzue, LABeko Gorka Berasategi, EILASeko Arantza Fernandez […]

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin bat egiten du Bilbon Hiria Irratiak. Deialdian eta prestaketan alde ilunak ikusten baditugu ere, hamaika arrrazoi dira egungo egoeran greba egiteko. Beraz, hilaren 21ean ostegunean, albistegiak, grebari buruzko informazioa eta musika baino ez da izango FM 96.0n.

Luis Guridik hiru gai horiek jorratu ditu gaurkoan. Hasteko, Europako Batasuneko Barne Produktu Gordina %2´5 jaitsi da azken hiruhilekoan: deigarria da, besteak beste, Alemaniak izandako jaitsiera, %3´8koa. Bestetik, Luisek espainiar estatuan kontsumoa bultzatzeko hartutako azken neurria aztertu du, auto berria erosteko emango duten diru-laguntzarena hain zuzen. Azkenik, Europako Lehiaren Defentsarako […]

Auto berriak erosteko 1.500 euroko diru-laguntza emango dutela esan berri dute espainiar estatuko agintari publikoek. Josu Larrinagaren ustez, aipatu neurriak ez du askorik lagunduko ekonomia mailan eta autogintzari laguntzeak ez du ekonomia sustengarria bultzatuko. Are gehiago, denok dakigunez autoaren erabilerak CO2ko isurtzeak handitzen ditu eta erregai fosilen agorpena gero eta […]

Suitzako Genevan pasa den apirilaren amaieran NBEeko herrialdeek gauzatu zutena. Xabier Aierdiren ustez,  AEBk, Israelek eta beste bost herrialdek aldez aurretik batzarra boikoteatzeak han esango zutena ez dutela gustokoa esan nahi du. Bestetik, Irango presidente Mahmud Ahmadinejadek esandakoa aztertu du Xabierrek: ez dauka zerikusirik hedabide handietan agertutakoarekin. Hitz horiengatik, Europar […]

Agus Perez antzerki kritikaria Arriagan izandako “Pobres bestias”  eta Euskaldunan Bilboko “Sra. Polaroiska..” dantzen kritika egiten hasi da gaurkoan. Gero, eta Euskaldunako “Dantzaldia”ren barruanere, datorren astean Lucía Lacarra bertan izango dela esan digu, baina aurkezle gisa. Antzerki munduan, gauza batzuk komentatu ditu Agusek, asteburu honetarako guztiak:  Barakaldo Antzokian izango den […]

Datorren larunbatean, hilaren 16an burutuko dutena. Goizeko 10 ta erdietan hasiko dira Sopelako Udaletxeko plazan eta tabernaz taberna, Algortako bertsolarien Eskolakoekin,  kanporaketak egingo dira. Afera honako hau da: hiru-lau lagunek osatutako taldeek antolatzaileek prestatutako ehun esaera zaharraren zerrenda dute, eta dagokioenean, taldea bakoitzak bertsolariek kantatutakoa zein esaera zaharrari lotuta dagoen […]