Iosu Larrinaga EHU-ko irakasleak, Alakranaren bahiketaren inguruko zenbait aburu ekarri dizkigu gaurkoan; arrantzontzien egoera eta lana Indiko itsasoan, inguruko herrialdeen egoera, eta Alakranaren kasoan, espainiarrek oro har jokatutako papera bahiketak iraun duen bitartean. Solasaldi hau deskargatzko klikatu HEMEN.
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Astelehenean, hilaren 23 hasiko da Zinebi, Bilboko Laburmetrai eta Dokumentalen 51. nazioarteko zinemaldia, hilaren 28an bukatzeko. Aurten 84 film izango dira lehiaketan eta Arriaga izango da egoitza nagusia, Ines Intxausti Zinebiren idazkari nagusiak kontatu duenez. Ohorezko Mikeldi Saria, aldiz, Jeanne Moreau aktore frantziarrari emango diote. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bi azal dituena eta horietariko batean, Zumetak egindako marrazkiekin batera honako hau irakurri ahal dugu: “1919-2009 90 urtez zurekin”. Ohi denez gai asko jorratu dituzte oraingo honetan ere, Mikel Asurmendi Argiako kazetariak kontatu digunez: Osasunaren pribatizazioa, Ikastolak, Bullyna, Ezkio-Itxaso eta AHT, Filipe Bidarti egindako elkarrizketa… Larrun gehigarri berezian, William A. […]
Euskaltzaindiaren Jagon Sailak antolaturik, “Euskara eta etorkinak” izeneko jardunaldiak izan dira gaur Euskaltzaindiaren beraren hitzaldi aretoan. Etorkinak euskaldunon komunitatera erakartzeko gaurdaino eginiko saioen berri ematea dute helburu jardunaldiok. Hizlarien artean Bilbo Hiria irratian solaskide izan dugun Ibon Manterola izan da, bere hitzaldiaren gaia aurreratu diguna: Segura herrian euskalduntzen ari diren […]
Gaur, hilaren 19an, Bilboko Boluntan eta Hikaateneon hasiko dena eta larunbata bitartean luzatuko dutena. Oinarrizko Errenta unibertsalizatu nahi dute EHUk eta Oinarrizko Errenta Sareak antolatzaileek, Igor Mera antolatzaileak kontatu digunez. Simposiumean, hainbat aditu izango dira eta parte hartzeko joan baino ez da egin behar. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Ibaizabaltbko sustatzaile diren Hibai Castro eta Adur Larrea izan dira gurekin. Abian jarritako internet bitartezko telebistaren egungo nondik norakoak aipatu dizkigute, artean martxan jarri duten “Zortzigarren Kalea” emanaldi berria. Halaber eta Hamaika Bilbo tokiko telebistan partaide diren heinean, haiekiko harremanak etab. kontatu dituzte. solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Horren aurka da Bilbon egunotan Munduko Medikuak erakundea burutzen ari den kanpaina. Zaharra da gaia nahiz eta azken urteetan emakume gehienak etorkinak izan. Sentsibilizazio kanpaina honetan erakusketa bat, dokumentalak, filmak eta eztabaidak izango dira nagusi, Jagoba Zallo Munduko Medikuak erakundeko Zuzendaritzako kideak esan digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko kliikatu HEMEN.
Aipatu Plataformak bi helburu ditu ikasturte honetarako: mobilizatzea eta aldaketa sozialaren norabidean urratsak ematea. Lehengoari dagokionez, abenduaren 19an aterako dira kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Bigarrenarekin lotuta, berriz, bi galderari erantzun nahi diete: zer nolako tresna osatu nahi duten eta nola egin nahi duten galderei hain zuzen, Igor Uriarte […]
Pasa den larunbatean Altsasun jakinarazi zuena. Ezker abertzaleak prozesu baketsu eta demokratikoa abiatzeko konpromisoa hartu du, eta horixe aztertu du Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak: proposamena bera, larunbateko ekitaldia, bidea eta oztopoak, erreakzioak, hurrengo urratsak… Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Perun egon berri den Iñaki Barcena EHUko irakaslearekin izan gara: bertan bizi izandakoa ekarri digu gaurko salasaldira; halaber Konpenagen, Kyotoko protokoloa berritzeko egingo den bileraren inguruko gogoeta zenbait egin dizkigu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
