Pantxoa Irigarai Irulegiko Irratiko esataria astelehen honetan Errobi ibaian agertutako gorpuaren inguruko gaiarekin hasi da gaurko kronikan eta horri buruz zuhurtzia eskatu du. Gero, hautsak harrotu dituen beste gai bat komentatu du, Alliot-Marie Frantziako ministroak esandakoa: Hendaia eta Baionaren arteko AHTren lanak ez direla egingo. Europako Hauteskundeak ere izan ditu […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Hilaren 5, 6 eta 7an Larrabetzun burutuko dutena, Literatur Eskolak antolatuta, herri horretako hainbat eragile eta elkarteren laguntzarekin. Patxi Gaztelumendik datorren asteburukoa azoka berezia eta gehiago izango dela azpimarratu du, euskaraz idatzitako liburuena. Bertan, azokaz gain, errezitaldiak, liburuen aurkezpenak, antzerkia, musika, blogak eta letrak, umeentzako ekitaldi propioak.. Honen inguruko informazioa […]
Erraldoia den General Motors multinazionalak porrot egin du eta zor handia dauka: aurrera egiteko, Luis Guridik kontatu digunez, langile asko kaleratu, 14 lantegi itxi eta AEBetako gobernuari diru laguntza publiko handia eskatuko dio. Luisen ustez, azken hori de facto nazionalizatzea da, nahiz eta hitz hori ez erabili. Horrekin batera, duela […]
Josu Larrinagak bi gai horiek jorratu ditu gaurko Solasaldian. Hasteko, Espainiako gobernuak aste honetan bertan Garoñako zentral nuklearraren etorkizuna erabaki behar duela gogoratu digu: 40 urtez indarrean eman ondoren lobby nuklerrak beste 10 ematea nahi duela esan du. Horrekin batera, batez ere Araban dagoen kontrako iritzia aipatu du: Garoña oso […]
Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendariak egiten duena. Gaurkoan, lau gai izan ditu mintzagai: hasteko Nafarroako Legebiltzarrean Torturaren inguruko mozioa laugarrenez atzera bota dute, Amnesty Internationalek aurkeztutako txostenean, besteak beste, Portu eta Sarasolaren kasuak agertu direla kontuan hartu gabe. Bestetik, igandean Bardeako Poligonoaren aurkako Martxa izango dela esan digu Mikelek. Osasunaren […]
Maiatzari dagokiona. Monografikoa Deustualdean azken urteotan izandako Euskararen gorakadari eskaini diote: zenbaki onak eta horiekin batera hainbat argilun, erabileraren inguruan batez ere. Lur Mallea Prest hilabetekariko zuzendariak ohiko atal batzuk komentatu ditu ere: Gureak kanpoan, Inkesta, Deustualdeko historia… Elkarrizketa nagusia Javier Viar Bilboko Arte Eder Museoko zuzendariari egin diote. Arangoitiko […]
Ismael Manterolak bi gai horiek izan ditu aztergai gaurkoan. Hasteko, pasa den apirilean Rekalde aretoko Pilar Mur zuzendaria dimiarazi zuen Josune Aristondo EAJko politikariak. Ismaelen ustez politikariek afera honen inguruan izandako jarrera penagarria izan da; arte mundutik, aldiz, bestelako erantzuna agertu da eta Murren lana azpimarratzeaz gain, artista eta kritiko […]
Jose Luis Segurak uda aurreko garai honetako klasiko bat jorratu du gaurkoan. UVA izpiak zer diren azaldu ondoren, azken urteetan porfesionalen prestakuntza asko hobetu dela esan digu. Dena den, zenbait gauza oinarrizkoak dira eta batzuetan ez dira ondo betetzen: erabiltzaileari eman behar zaion informazioa, debekuak, zer nolako pertsonek ez lukete […]
Hilaren 29tik ekainaren 1era arte Montjuiceko FIRAn ospatuko dute 37. edizioa. Aurten ere berrikuntza handirik ez da izango, “martxan dabilen tren bat delako Saloi hori” Jon Iñaki Artetxeren ustez. Erakusketak, hitzaldiak, arlo pedagogikoa, sariak eta izen propio batzuk izango dira Bartzelonan: Diego Olmos, Marta Martinez, Carlos Jimenez, Jon Nabarro, Alfonso […]
Pasa den astean Espainiako presidente Rodriguez Zapaterok eredu ekonomiko eta produktiboaren aldaketaz hitz egin zuen Madrilgo legebiltzarrean. Luis Guridiren ustez, Zapaterok adreilu eta turismoan oinarritutako ekonomia eredua aldatu nahi du eta ikerketan eta garapenean oinarritutakoa martxan jarri: hori gauzatzeko, jakina, urte batzuk behar dira eta bien bitartean zer edozer egin […]
