Jakina da gazteek eta ez hain gazteek asko erabiltzen dituztela teknologia berriak, aisialdirako eta sexu aholkuak lortzeko ere. Hasieran posta elektronikoa zen erabiliena, egun Messenger, Facebook edo Twentyk haren lekua hartu dutela. Igor Erauzkin sexologoak helbide bat eman du, irrati honetako entzuleek galderak, kezkak etab, plazaratzeko: hurrengo irratsaioan Igorrek heldutakoak […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Euskal Herriko “Erromaniko erotikoa” landu du urriari dagokion Nora aldizkariak. Horrekin batera, eta ohiko ataletan, “Bost deiadar mendiak”, XVI. mendeko Urtubiko andere espioia, “Gipuzkoako pintxoak” edo hiru txango egiteko azalpenak, Hektor Ortega Nora aldizkariko erredakzio-buruak komentatu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Irailari dagokiona eta bertan ohiko atalez gain (Monografikoa, Gurera etorriak, Inkesta, Behin batean…) Joseba Solozabal Aste Nagusiko pregoilariari egindako elkarrizketa azpimarratu du Lur Mallea Prest hilabetekariko zuzendariak. Bestetik, Deustualdeko arraunlariak, antenak, Loan taldea edo Aritz Benigno idazle gaztea ere kontuan hartu ditu Lurrek. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN:
Gaur, hilaren batean, hasiera eman diogu 2009-10eko ikasturteari eta lehen Solas Inguruan Bilbo Hiria Irratiak dituen asmo, nahi eta beharrak kontatu dituzte Jabi Lauzirikak, Xabier Monasteriok eta Mieltxo Monfortek. Goizean 2 ordu ta erdiko Ibaizabal magazinea izango da, 9etan hasita eta atal berri batzuekin. Gure asmoa da eguerdiko ordu biak […]
Ostegun honetan hasi da ofizialki Jet Lag Bio 09, gazteei zuzendutako hainbat ekitaldiz beteriko jaialdia. Graffitiak, kontzertuak, argazki lehiaketa eta gehiago izango dira egun hauetan Bilboko zenbait lekutan, Pedro Ormazabal Jet Lag Bio 09ko Programazio arduradunak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Krisian hasi ginen ikasturtea eta krisian jarraitzen dugu: Luis Guridiren ustez, krisia aztertzerakoan lau atal desberdindu behar dira: aldaketak, eraginak, proposamenak eta ondoriok. Luisen ustez, orain arte ez dute ondo aztertu krisia, beraz ez da erraza izango konponbideak ondo bideratzea. Gurera etorriak, krisian jarraitzen dugu eta zaila da esatea urte […]
UEUko Udako Ikastaroak Baionako IUT Unibertsitatean ibili dira aste honeta. Bertan bost ikastaro jorratu dituzte: Euskal mitologia eta Ipuinak, Kantuak, Pedagogia libertaria, Idazketaren psikologia eta pedagogia, eta Euskara lan munduan. Horietaz gain Giza Eskubideen Europako Auzitegiari buruzko mintegia ere burutu dute. Ondoren, aste honetan egindako bost elkarrizketak dituzu eskuragai. Astelehena: […]
Aste honetan bertan prentsaurrekoa egin du Herriaabian Plataformak, balantzea egiteko. Baikorra da, Igor Uriarteren ustez, orain arteko egindako lana: borroken berpizkunde batean gaudela uste dute, oztopo guztien gainetik (elite politiko eta ekonomikoak, eta hedabide handiak) bidea eginez. Euskal Herriak behar duen aldaketa soziala lortzeko bidean, Herriaabianen pentsamendua zabaldu, mobilizazioak bultzatu […]
Bilboko Kalealdiaren 10. edizioarekin hasi da Agus Perez antzerki-kritikaria, egunotan 7 Kaleetan dabilena. Asteburuari begira, hiru aipamen egin ditu Agusek: Santurtzin izango den Glu-Glú konpaniaren “Maldito parné”, Barakaldo Antzokian “En la cama” Maskaradaren eskutik eta Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerkia: bertan Catalunyako Scura Past, Galizako Femme Fatale, hemengo Hortzmuga, Salitre, Eidabe… […]
Durangoko Erraldek, EHNE-Bizkaia eta Bizkaiko harakinekin laguntzarekin, “Bertako okela bertan kontsumitu” kanpaina abian jarri berri du. EHNEko Eneko Egibarrek kontatu digunez helburuak bertako kalitatzeko produktuen alde egitea eta abeltzainei prezio duinak ordaintzea dira. Foru Aldundiari dei egin diote kanpaina lagun dezan, baita jatetxe eta ostalaritzan diren enpresei ere. Duela gutxi […]
