Azken saio honetan Linton Kwesi Johnson-en lehen diska izan dugu entzungai: “Dread, Beat an’ Blood”. Britainia Handian dub musikan egin zen lehenengotariko diskoa izateaz aparte, aintzindaria izan zan “Dub Poetry” estiloan. Hau da, olerki errezitatuak dub musikaren gainetik. “Toasting”ean ez bezala “Dub Poetry”an testuak ez dira inprobisatuak, aurretik idatziak dira. […]

    Agustus Pablo, historiako “melodika” jotzailerik onena dudarik gabe, umeentzako jolas bat ikusten zen musika instrumentua modu serioan jotzen hasi, eta sekulako konposaketak egin zituen 1999an hil zen arte. Gaurko zaioan bere melodikarekin egindako hainbat dub, reggae eta roots abezti entzungai izango ditugu “Kingston Hiria” saioan. (Aurkezlearen ahotsa ahul xamar […]

    Steel Pulse taldekideen gurasoak Jamaikarrak diren arren, Steel Pulse taldea sortu zutenak Birmingham-en jaioak ziren. Reggae talde asko atera dira Ingalaterrako hiri honetatik, baina Steel Pulse da dudarik gabe gehien nabarmendu dena. Washington-go Etxe Zurian Bill Clinton-entzako  jotzera heldu den reggae talde bakarra da Steel Pulse, gaurkoan Kingston Hirian […]

    Lee “Scratch” Perry abezlari eta ekoizle Jamaikarra da gaurko Kingston Hiriko protagonista, esaten denez, “reggae” hitzaren sortzailea. Coxonne Dodd eta Joe Gibsen estudioetan nahasketa mahaian The Upsetters bandarekin aritu ondoren, bere estudioa sortu zuen:”Black Ark” eta bertan grabatu zituen reggaeak eman dituen disko preziatuenetarikoak, Jamaikako artista garrantzitsuenekin, Bob Marley […]

    Jamaikan 1967an beste roots reggae talde bikain bat jaio zen: The Gladiators. Orain dela oso gutxi Bilbon izan ditugu zuzenenan jotzen, baina ordutik hona hainbeste urte pasa dira, The Gladiators-en ere zenbait aldaketa egon direla. Gaurko saioan, The Gladiators taldearen discografiaren zati handi bat errepasatuko dugu, Alberth Griffiths-en taldea, […]

    “Eek a mouse” kingston hirian jaiotako abezlariak, bere abezteko modu bitxiarekin denak utzi zituen aho zabalik 1981ko Reggae Sunsplashean. Gaurko saioan, “Eek a mouse”-n abeztiak kronologikoki  entzungo ditugu, bere bizitzaren hainbat pasarte ezagutu, bere izena nondik datorren, lehen diska grabatzera nork bultzatu zuen… Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com/docskingston/061121eek-a-mouse.mp3

Don Carlos, Kingston mendebaldean jaiotako abeslari Jamiakarra da gaurko saioko protagonista. Black Uhuru taldeko partaide izan zen hasiera batean, baina nahiago izan zuen bere bidea bakarlanean segitzea. Don Carlos-en hainbat abesti entzun ahal izango ditugu,emakumeak maitemintzeko erabiltzen dituen doinu goxoak eta baita reggae onena zuzenean, 2004. urtean San Franciscon emandako […]

Anthony B-ren 8 diskotatik aukeratutako 16 abesti guztira. Lehenengo abestiaren melodia denok ezagutzen duzue eta hurrengoak mugitu eta dantzan jarriko zaituzte edonon saioa entzuten zaudetela. Saio oso mugitua, Anthony B ren abestiak oso dantzagarriak baitira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren eskatu beharko Azaroaren 21ean izango […]