Gaurko saioa ez da artista jakin baten gainekoa, orain arte jorratu ditugun artista guztien errepasoa egingo baitugu. Gregory Isaacs, Eek-a Mouse, U-Roy, Tanya Stephens, King Tubby, Horace Andy, Steel Pulse, Israel Vibration, Desmond Dekker… Saioa entzuteko, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060613.mp3

Albiste txarra jaso zuten joan den astean munduko reggaezaleek: Desmond Dekker musikari handia maiatzaren 25ean zendu baitzen, bihotzekoak jota. Hori dela eta, Egoitz Goikoetxeak hamabostaldi honi dagokion saio monografikoa berari eskaintzea erabaki du. Desmond Dacres zuen egiazko izena eta 1941ean sortu zen. 60ko hamarraldian Jamaikako abeslari garrantzitsuenetako bat izan zen […]

Egoitz Goikoetxeak Jamaikako aireak ekartzen dizkiie hamabostean behin Bilbo Hiria irratiaren entzuleei. Eta sarri askotan ordubeteko monografikoak eskaintzen dizkie bertako musikan nabarmendu diren musikari eta taldeei. Esate baterako, asteon The Skatalites talde mitikoarengana jo du, beraien estiloa gogorarazteko. Aditu gehienek ska musikaren gurasotzat jotzen dute The Skatalites taldea. Halaber, aditu […]

Kingston Hiria irrratsaioaren azken emanaldi honetan Horace Andyri buruzko mongrafikoa eskaintzen digu Egoitz Goikoetxeak. Horace Andy, sustraidun reggae musikaren abeslari garrantzitsuenetako bat, falsetez apainduriko bere ahots eztian kantu ahztezinak utzi dizkiguna, hala nola: Government Land (Gobernuaren lurra) edo You Are My Angel (Ene aingerua zara). Horace Andy Jamaikako hiriburuan, Kingstonen, […]

Gaurko saioan U Royren diskografia aztertu dugu eta bizitzan zehar egin dituen kolaborazio asko ere jarri ditugu entzungai. 70eko hamarkadan Jamaikako reggae ekoizle garrantzitsuenekin egindako grabaketek sekulako arrakasta izan zuten uhartean garai hartan eta DJ gisa ere ospe handia lortu zuen. Cheb Aissa, Horace Andy, Dennis Brown, Gregory Isaacs … […]

Gaurko reggae saioaren protagonista Burning Spear izango da, rastafarismoaren aldarrikatzaile sutsua. Bere abestiak Marcus Garveyren dotrina zabaltzeko modu ezin hobea izan dira. Oraingo honetan ere Kingston Hiriak, musika bikaina eskaintzeaz gain, Jamaikako kulturaren berri ematen dizu. Kingston irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kingston/kingston060228.mp3