Musika zaharra jartzen dogu Kingston Hirian batez ere baina gaur 2010ean argitaratu diren diskoen aukeraketa bat egin dogu. Damian Marley & Nas, Jolly Boys (argazkian) , Major Lazer, Beres Hammond, Tarrus Riley, John Legend & The Roots, Rizzee Rascal, Esne Beltza, Elkano Browning Cream eta Jimmy Bidaurretaren azken lanak izan […]

Gregory Isaacs handia Londresen hil zen Urriak 25ean birikietako kantzerrak jota. Bere arima Jah-rekin bildu da baina bere musika betirako geratu da gure artean eta hori ospatu dogu gaurkoan Kingston Hirian. 1968an hasi gara, bere lehenengo grabazioarekin eta bere ibiladi osoa errepasatu dogu, bide batez, kantari, kantuegile eta ekoizle bikain […]

Aupa! Ez, ez dogu sexu harremanik eduki Laurel “Lorenzo” Aitken-ekin. 1969an egin zituen grabazioak birpasatu ditugu, “Skinhead Train” edota “Jesse James” moduko temazoak. Hala ere, saio gehiena “Pintxatu” disko-liburua entzuten pasatu dogu. Proiektu honetan Fermin Muguruzak aukeraturiko musiketan oinarriturik pintxo batzuk sortu dituzte “A Fuego Negro” jatetxeko sukaldariek. ON EGIN!!! […]