Amelie Nothomben istorioen indar magnetikoa eta gobernuen erabakien ardura herriei egozteko joera sarraskigilea. Mitxelenaren amaren egonarria zelan islatu zen Angelupoulosen “Ziterara bidaian” eta nola erabili zituzten Ginzburgen aitak eta Melville Harrigarriak ustezko zetazeo bat miresmena sortzeko eta salaketa soziala egiteko. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250325_liburuen_errepublika_txikia_23.mp3 Deskargatu hemen.

Aintziretan Miranderen Igela, Apaleta, Pasazaitekoen altxorrak, biboteen ilunpeetan, Flanneryren sator begien txinpart itsuak, Melvlle Harrigarriaren eskifaian, ezusteko gonbidatuak, Guillaumen Xomorroen ustekabeko edertasuna, Moranteren Elsa, Ginzburgen Natalia, eta gustuko ez ditugun liburuak ez bukatzearen sen ona. https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250226_liburuen_errepublika_txikia_22.mp3 Deskargatu hemen.

Errealitatearen harria landuko duen labana dugu literatura. Kometa aireratu eta, zerutik, gauzak hobeto ikusten dira: “Moby Dick”, “Neronek tirako nizkin”, “Barrengaizto”, Lizar Begoña… Zientzia eta literatura, lorea eta labana elkartuko ditugu 21. saioan. Gurekin aireratzeko prest? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250114_liburuen_errepublika_txikia_21.mp3 Deskargatu hemen.

Beste behin, lehertu da Durangoko Azoka! Nobedade literario eta musikalen artean, betiko izen gogoangarriak: Artze, Benito Lertxundi, Zumeta… Gainera, emakumeak baztertzen ez dituzten antologia literarioak eta hamaika iradokizun. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/241210_liburuen_errepublika_txikia_20.mp3 Deskargatu hemen.  

 Atxagaren hitzak musikatu zituen Ruperrek: “Ziutate honen soinekua udazkenetan lanbroa da”. Geroztik, herdoildutako ziutateak hiri aratzari leku egin dio, baina euskal literaturak bere horretan dirau, izokinarena egiten, sekula amaituko ez den borroka batean. Gotzon Barandiaranen galbaheak zera argitu digu: hezkuntzak kulturazaleak sortuko ditu, euskal kultura biziko bada. Guk, bitartean, Bilboko […]

Urria dakargu oparo: sariz, argitalpenez eta azokaz josia. Martxaren lehen urratsak eman ditzagun gozamenez. Bizi, irakurri, eta izan zoriontsu. VIII. mendeko olerki batekin abiatu dugu gaurko saioa, Li Bai handiarena. Erromatarrez eta Greziarrez beste, Txinan ere Horazioren carpe diem edo “oraina profitatu” leloari jarraitzen zionik ere bazela egiaztatzeko balio izan […]

“Italiako doinu eztietatik, Palestinar herriaren hondamendira. Gainera, Federici pentsalari handia, errusiar literaturaren mugak, Bilboko Liburu Azoka eta ikastolen liburu ibiltaria. Nork entzungo du podkast hau? Bizi, irakurri eta izan zoriontsu!” Eskerrik asko eta ondo izan! Liburuen Errepublika Txikia https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240614_liburuenerrepublikatxikia_14.mp3 Deskargatu hemen.