Beste behin, lehertu da Durangoko Azoka! Nobedade literario eta musikalen artean, betiko izen gogoangarriak: Artze, Benito Lertxundi, Zumeta…
Gainera, emakumeak baztertzen ez dituzten antologia literarioak eta hamaika iradokizun.
BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU!
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia; Getarian dago eta hegalaburra, atun gorria, gizentzeko bi kaiola handi dira. Ez dago informazioa askorik eta dagoen apurra bildu dute erreportajean. Bestalde, Milvian Aspuac izeneko emakumea elkarrizketatu dute: maia herri indigenakoa da eta maia herriaz […]