Lehorretik kontinente zaharrean zehar, bustitik balez beteriko itsaso zabalean, literaturaz beteriko bidaiari ekingo diogu. Noraino, baina?
Bidaia eder hori, noski, ez dugu bakarrik egingo: gure lagun biboteduna, entzule fidelak eta liburuetako pertsonaiak alboan izango ditugu, guztion artean, urratsez urrats, herri bat osatuz.
Amaitzeko, gure teleberri literarioan, Hegel irakurtzen alemaniera ikasi zuen filosofoa eta haren liburu irakurterrazak.
BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU!
Deskargatu hemen.

