Bea Sever, adingabe transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkarteko bozeramailea eta Itsasne Nuñez Pa…Ya! konpartsako kidea arduratu dira 41. Aste Nagusian, Pregoilari eta txupinera gaurkoan gurean izan dira. Asteburua pasata pozik agertu dira herritarren partetik jasotzen ari den maitasunarekin. Euskara eta gaztelera tartekatuz irakurritako pregoian, Bilbok duen berezitasuna azpimarratu nahi […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuaren 17an Arriaga Antzokitik  txupinaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu. Jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, jai giroaren eta jaiaren hasieraren berri emango dugu. […]

Ehun eta hogeita bost pertsonak abiatuko dira gaur Bilbotik hego mugarako autobus bidaian, Ceuta eta Andaluziara,  giza eskubideen urraketa, solidaritatearen kriminalizazioa eta espazio neofaszisten hazkundea salatzeko. Bederatzi egunetako bidaia izango da uztailaren 21era arte luzatuko dena eta jomugatzat Europako hego muga izango duena, Granada, Motril, Tarifa, Ceuta, Algeciras, Jerez, Sevilla […]

Danona Donea alter jaialdia Uztaileren 13an burutuko da Mundakan, Eleder Aurtenetxe lagunak ekarri dizkigu topaketa honen xehetasunak. Bigarren urtez eta egun oso batez Santa Katalina eremua sormenez beteko dute. Artista-hartzaile polaritatea alboratuz, etorritakoen proposamenetarako tokia egongo da jaialdiaren hasierako agenda zurian. Parte hartzaileek proposatutako kontu bakoitzak bere txoko-tartea izango du […]

Saio honetan, Bilboko Manga eta Japonia Kultur Azokatik zuzenean emititzen dugu, eta aprobetxatzen dugu E3aren berriak ekartzeko, 5Garen agerpena komentatzeko, eta Pirateria akusazio berriak aztertzeko, dena japoniako teknologia berrien konpainiarekin. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean279.mp3 Deskargatu hemen.

Gizon zuri hegemoniko ekozidaren figura aztertu dugu gaurko saioan. Feminismotik hartutako kontzeptua hartu dugu, ikuspegi ekologistatik ezaugarri ekozida erantsita.  Ingurugiroa bost axola zaion eta erregai fosilak erretzen jarraitzearen aldeko jarrera aktiboa erakusten duen gizon heterosexual menperatzailea dugu, balio eta jarrera kultural hegemonikoak darabiltzan gizona da, boteretik dakusa gizartea eta destaina […]

Ekainaren 20a Errefuxiatuen nazioarteko eguna da, eta Ongi etorri errefuxiatuak plataformak  ahazturiko gatazketako biktimak ekarri nahi ditugu gogora. Europara gerretatik eta gatazketatik ihesi iristen diren pertsonak, inork , hedabideak barne,  gogoratzen ez dituen gerra eta gatazketatik, beharturiko migrazioen arrazoi nagusietakoa diren horietatik, hain zuzen. Hori dela eta ostegunean Markinan armagintza […]