The Staple Singers kantariak 50eko hamarkadan hasi ziren gospel sutsua egiten eta gaur oraindik Mavis Staplesek jarraitzen du lanean. Guk gaurko saiorako 1962-1968 tartea aukeratu dugu. Urrezko kantu legez Stephen Stills-en For What It’s Worth aukeratu dugu. Jarraian, Buffalo Springfield-ek grabatu zuen abestiaren jatorrizko bertsioa entzun dugu, gero, The Staple […]
Nabarmenduak
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Kurdistaneko, Rojavako egoeraren berri emateko Karlos Zurutuzak egindako erreportajea ekarri digu, baita Ainhoa Nadia Douhaibiri egindako elkarrizketa ere. Zaldibarko zabortegiaren krisiaren inguruan argitaratutako ikerketaren datuak ekarri dizkigu Arbelaitzek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_ArgiaLander.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbat honetan, hilaren 29an, arratsaldeko 20:00retan eskainiko da Burdina ikuskizuna BBK aretoan. Ikuskizunak flamenkoa eta euskal kultura bateratzen ditu, bizkaira heldutako meatzari eta langileen historia kontatzen du Bizkaiko paisaia moldatzeko egin zuten lana aurkezteko helburuz. Beñat Achiary kantaria batu zaigu irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_BE%c3%91ATaXIARI.mp3 Deskargatu hemen.
SOS Alde Zaharra plataformako kideek Zazpi Kaleetan pisu turistiko ilegalak eragiten ari den kalteak salatu dituzte. Bizilagunak auzotik alde egitera behartzen ari direla, etxebizitzen prezioaren igoerak eta espekulazioak batetik, baina bestelako ondorio negatibo batzuk ere pairatzen dituzte auzoan geratzea lortzen duten bizilagunek. Ondorioak zuzenean jasan eta etxeak uztera behartuak sentitu […]
Atzerako kontaketarekin batera, zuzeneko saioa abiatu dugu du Kale Nagusitik. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak izan dira gurean; Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa. Hektor Ortega entzuten ari gara orain GOMUTAN saioko “Aratusteak, inauteriak, karnabalen bilakaera Bilbon” atalarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200222_hektor_ortega_ihauteriak.mp3 Itziar Urtasun, jaietako zinegotzia, eta Joseba Rosales, jai arloko koordinatzailea ditugizan ditugu […]
Tony Trischka (Syracuse, NY, 1949), bluegrass musika munduan dabil 1965etik, eta banjo jolerik handiena dugu egun. Laster Kataluniara joango da bira txiki bat egiteko, martxoaren 6tik 9ra. Martxoaren 12an Bilbon izango dugu, Barrainkua kaleko Residence tabernan zuzenean. 55 urteko bidaia honetan Trischkak dozenaka grabazio egin ditu, baita tutorial asko ere, […]
Achegámonos as ilhas Galapagos mais desta volta nom tocamos terra. Continuamos rumbo pola maré e os ritmos da música lusófona foron levándonos de Brasil a Portugal e assim ate ver o faro de Hércules as beiras de Monte Alto. Neste bairro da Corunha Ângelo Pineda levounos a conhezer um dos […]
“Zapalduaren pedagogia” izeneko hitzaldia eskainiko du Ane Ablanedok otsailaren 26an Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.Hitzaldian izango dituenak mintzagai izan ditugu hizpide, lehengo norberaren askatasunaz jardun dugu. Herri honek bizi duen zapalkuntzaz. Zapalkuntza hori izendatzea eta salatzea, edo kamuflatzea eta naturalizatzea, irakasle bakoitzak hartu beharreko erabakia da, baina biak ala biak dira […]
Guda zibilak iraun zuen bitartean egunkari desberdinek gertakariak irudikatzeko binetak erabiltzen zituzten. Txema Uriarte eta Aline Soberon ikerlariek gerrak Euskadin iraun zuen bitartean publikatu ziren binetak aztertu dituzte, zehazki 1936 eta 1937 urteen bitartekoak. Ikerketa horren emaitza izan da “Oroimenerako binetak” liburua. Bertan, hainbat bineta aztertu dituzte garai hartako testuinguru […]
