Gaurko saioan Berbaroa ekimena ezagutu dugu Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Elkarrizketa bi edo pertsona gehiagoren artean ematen den ekintza da, hitz egin eta entzutean datza. Bata besteari eta nork bere buruari, bestearen bitartez. Euskal Herrian bizi dugun egoera ikusita, elkarrizketa sustatzeko asmoa dute Berbaroa ekimenaren bidez.
Apirilaren 17tik 22ra Iparraldean ibiliko dira lehenengo urratsak egiten (Berbarorako i-bilerak, #BiBilerak) jarri diote izena abenturatxoari). Eragile anitzekin elkartu eta haietako bakoitzak aukeratutako bazterretan gidatutako ibilalditxoetan “i-bilduko” dira proiektua zabaltzeko.
Informazio gehiago: berbaroa@gmail.com
Deskargatu hemen.