Gaurko Soinugelari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Carlos Puebla y sus Tradicionales taldeak egindako Y en eso llego Fidel izan da, pasa den asteburuan hil zen Fidel Castro Ruz komandantea gogora ekarriz. Hori aitzakia hartuta, Kubako iraultzari errefentzia egiten dioten zenbait abesti entzun ditugu: – Soy Fidelista (Quinteto Rebelde) […]
Nabarmenduak
Zea Mays bilbotarrei elkarrizketa luze-zabala “HARRO” 8. estudioko lanaz Aiora Renteria eta Pitigaz; 20 urte bete dituzte errepidean eta beste 20 betetzeko asmoa dute….Zorionak! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161203_artayorran-zeamays.mp3 Deskargatu hemen.
Espainiako konstituzioa izan da azken 38 urte hauetan hego Euskal Herriko biztanleok gure bidea modu demokratikoan erabaki ez dezagun langa handiena. Sorrerari erreparatu diogu gerora etorritakoa ulertu ahal izateko. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161206Gomutan06.mp3 Deskargatu hemen.
Fermin Etxegoienek gidatuta, solasaldia egin dute azokako azken egunean Harkaitz Canok eta Lara Izagirrek. Sorkuntza prozesuaren eta sortzaileen jardunaz, arazoez eta nahiez aritu ziren atzoko saioan. Bi zatitan jarri ditugu, hurrenez hurren, Etxegoienen, Canoren eta Izagirreren solasaldi osteko esanak eta solasaldia bera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-Fermin-Harkaitz-Lara.mp3 Deskargatu hemen. Solasaldia entzuteko: https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-solasaldia.mp3 Deskargatu hemen.
Irudienea gunean atzo hitzordu garrantzitsua izan zen. Goizean ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaren estreinaldia izan zen. Bertan egon ziren Iratxe Fresneda zuzendaria eta Saioa Etxebarria argazki zuzendaria. Mirentxu Loiarte zinemagilearen erretratu pertsonala egin dute. Mirentxu Loiartek iraupen ertaineko film bat eta dokumental bat egin zituen, eta desagertu egin zen. Ondoren ez zen […]
Azoka zabaldu berritan Gerediaga elkarteko lehendakari Nerea Mujikarekin solasteko aukera izan dugu. Azken 15 urteotan urteroko kontua den arren, beti artega ibiltzen dira azken unera arte mila xehetasun lotzen, dena behar bezala atera dadin. Aurten 51. edizioa du euskal kulturaren azokak eta lehenengo eguna ikasleena dugu. Ikaslez bete zaigu azoka, […]
Neste Ireki Gaiola lembramos a maior tragédia ecológica acontecida na Galiza, temos oco pra actualidade, a agenda cultural e contamos com tres das diretoras do filme colectivo Visións. Ademais, teremos duas entrevistas mui esperadas: Familia Caamagno e Sés. Todo coa melhor música do nosso país. Ireki Gaiola honetan Galizian gertaturiko […]
Azaroaren 23an, Elkarrekin esnatzeko ordua eleberri berria aurkeztu zuen Kirmen Uribe idazleak, Susa argitaletxearen eskutik. Zenbat Garako kide Xabier Monasteriok lagunduta, Uribek nobelaren nondik-norakoak azaldu zituen, Monasteriorekin solasean. Izen handiena baino, hain ezagunak ez diren jendeen historia kontatzen du Uribek liburu honetan. Hala, Agirre lehendakaria ez ezik, Gezala margolaria eta […]
Ostegunean udalbatza izango da eta bertan talde ezberdinek aurkeztutako proposamenak izan ditugu hizketagai. Baina lehenengo, aurreko astean emandako datuak jarri nahiko nituzke mahi gainean: Bilboko Udalak 5.453 etxebizitza zenbatu ditu inor erroldatu barik eta ur-kontsumo barik. Hala ere, beste 3.269 gehitu daitezke, gutxi erabiltzen diren etxeak baitira, inor erroldatu barik […]
Gaurkoan azaroan egondako hiru kongresu aipatu dizkigu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Hiru gai nagusi izan dira kongresuetan, euskal lurraldearen etorkizuna, administrazioaren ikuspegia eta hiriaren ekonomia, hau da, turismoa euskal hiriburuetan. Gaur eguneko hiriak trantsizio hiriak dira, hiriaren aukerak, ekonomia eredu hegemonikoetatik at. Turismoaren fenomenoa euskal hiriburuetan gertatzen ari da une honetan. […]
