Bizkai aldea erromatarren ondoren euskaldundu zelako teoria sortu bezain azkar deuseztatu zuten adituek, Koldo Mitxelenak berak aztertu eta errefusatu zuen. Hala ere oraindik badira tematzen direnak mantendu nahian. Mendebaldeko toponimian izen zelta batzuk egotea, eta euskara hilarrietan ez egotea dira teoria honen defendatzaileek argudiatzen dutena. Horren arabera, 80 urtean euskaldunek […]
Nabarmenduak
Labetik atera berri!! Zea Mays –Harro- eta Willis Drummond –Tabula rasa– aizkorakada berriekin datoz; azaroaren eta 16an, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Bilboko Kafe Antzokian; hori berori hona dakarguna gehi Willis Drummonden bi kanta zuzenean bertan. Rock’n Roll!! Egurre!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161118_artayorran_zeamays-willisdrummond.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko ekonomia atalean Joseba Barandiaran ekonomialariarekin AEBetako presidente berriak ekonomia alorrean hartuko dituen bideak aztertu ditugu. Kontu asko esan dira hauteskunde kanpaina eta antzerki handia izan da, ikusi beharko da esandakoak beteko dituen ala ez, Josebak zail ikusten du orain arte dituen merkataritza libreko akordioak ixtea, izan ere azkenean enpresa […]
Gaurko Soinugelari hasiera eman dion “Urrezko Katantua”, Leonard Cohenen “So long Marianne” izan da. Marianne Ihlen argazkilari norvegiarra, bidelagun eta inspirazio iturri ezezik, Cohenen bikotea izan zen. Haren heriotzak hedabideetan oihartzun handiegirik izan ez zuen arren, Lehonard Cohen baino hil gutxi batzuk aurretik zendu zen leuzemiak jota. Hunkigarria izan zen […]
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa emozioz beterik ari da jokatzen eta motorrak ondo berotuta azken txanpan sartuko da. Lehenengo final aurreko iritsi da. Bihar jokatuko da Markina –Xemeinen. Sei bertsolari arituko dira kantuan. Eneko Abasolo Abarkas, Jobe Uria, Joseba Barandiara, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saio horri begira jarri gara […]
A ala B diskoa atera zutenetik lau urte pasa ostean, Willis Drummondek lan berria du Tabula rasa. Bi urteko geldiunearen ostean , Joseba B Lenoir taldekidea batu zaie, eta estreinakoz, ekoizle batekin aritu dira estudioan, Burke Reid , honek A ala B nahastu zuen. Disko hau garai berri baten emaitza […]
Argia astekariko edukiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Aste honetan Donal Trump agertzen zaigu azalean Aldaketaren tranpa irakur dezakegu lerroburu nagusian. Axier Lopez, Asier Blas eta Ignacio Ramoneten analisiak bildu dituzte. Antisorgailu hormonalek usten dituzte albo kalteen inguruko erreportajea ere irakurri ahal izango dugu Argian. Islandiara begira bertako konstituzio berria […]
Azken asteetan eskuineko alderdiek langileriari buruz hitz egiten hasi dira eta, adituek diotenez, Britainia Handian eta AEBetan, bi bozketa hauetan eragina izan dute. Egoera hau batzuk faxismoaren agerpenarekin alderatu dute. Horregatik historia ondo ezagutzea beharrezkoa da; historia ekonomikoa ere. Historia ekonomikoan begira jartzen bagara 1930eko depresio handian jarritako neurri batzuk […]
Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu: espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek gora egin dute aurten eta, hau ikusita, Bilboko udalak […]
Gaurko saioan Ruper Ordorika izan da gurean. Gaur bertan aurkeztu duen Guria Ostatuan azken lanean bildutako kantuak entzun ditugu berarekin batera. 11 kantu berri bildu ditu lanean eta pozik agertu da eginiko lanarekin. Uztailean New Yorken grabatu zuen lana eta hango musikariekin aritu da berriro ere. Jamie Saft aritu da […]
