Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte, Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak […]
Nabarmenduak
Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza […]
Bilbo hiritartu honetan ere aurki daitezke euskal mitologiaren lorratzak. Lamiak, igeltxuak eta beste asko gurean ibili ei dira luzaroan. Eta, agian, oraindik ere badabiltza, Artxandatik behera lainoa zabaltzen denean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161103_Gomutan03.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko Agerraldi bakarreko saiora Agus Perez batu zaigu. Gaurkotasunari lotutako hiru gai ekarri dizkigu. Bukatu berri den BAD jaialdia aztertu dugu. Kezkatuta eta haserre agertu da izan ere BAD jaialdiaren edizio berrian ez da euskarazko lanik izan. Antolatzaileen borondate falta aipatu azpimarratu du. BAD jaialdian eskieni diren pieza batzuk euskarazko […]
Donald Trumpen garaipenak agerian utzi du AEBetako herritar askoren haserrea eta deskontentua. Mundu osoa hara begira egon da eta harriduraz jaso du Trumpen garaipena. Estatu klabeetan gailendu da errepublikarra. Bertatik bertara giroa ezagutu nahi izan dugu eta Idahoko hiriburura jo dugu Boisera. Euskal jatorriko gizatalde handiena Boisen kokatzen da. Hiri […]
Udal politika tartean Koldo Bilbao EAJko kidea, Fer Atxa Udalberriko kidea eta Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotzia batu zaizkigu. Hiru gai izan ditugu mintzagai. Aste honetan jakitera eman dira aurrekontuak 527,9 miloi izango ditu 2017ko aurrekontuek.Bizkaiko Aldundiak ez bezala, Bilboko Udalak bere aurrekontua handituko du datorren urtean. Guztira 527,9 milioi […]
Sozialismoaren Historia Labur Bat 2013an hasten da gauzatzen Gorka Etxebarria Dueñasek GITE-IPESen Julio Araluze beka irabazten duenean. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, aurreko urtean argitara eman zen liburua. Aurkezpen ezberdinak egin ostean berriz ere izango dute berba gai liburua berriz Bilbora itzuliko da, baina oraingoan Loiuse Michel liburutegian aurkeztuko dute liburua. Gorka […]
Zea Mays taldeak Harro izenburuko lana aurkeztu du, taldea sortu eta 19 urte igaro dira. Izan ere, taldeak 20 urte beteko ditu 2017an eta ibilbide luze hori harrotasunez ospatu nahi izan du. Harro daude egin dutenaz, direnaz eta ondoan dituzten lagunak ezinbestekoak dira euren ibilbidean. Zortzigarren lana argitaratzeko taldeak Garden […]
Labetik atera berri hemen dugu Xerezaderen artxiboko atal berria. Uda luze baten ostean gogoz bueltan gara. Gaurkoan Madrid-Roma 2646 hegaldia entzuteko aukera izango dugu, egilea Iban Zaldua. Inon ez, inoiz ez ipuin bilduman jasotako ipuina dugu. …eta hegazkinera zeraman tunelean sartu nintzen: jadanik ez zegoen atzerakorik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/xerezade/161103_Madrid_Roma2646Hegaldia.mp3 Deskargatu hemen.
Mikel Inunziaga INUN (Zornotza, 1983) “Da Nola” (Autoprod, 2016) estudioko bigarren lanagaz dator; irratira etorri zaigu berbetan eta zuzenean ere jo digu kanta bat. “Berreginez” kaleratu zuen 2014an eta bigarren lan sendoagoagaz dator. “…ez da zer, da nola.” https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161104_artayorran_inun.mp3 Deskargatu hemen
