Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza […]

Gaurko Agerraldi bakarreko saiora Agus Perez batu zaigu. Gaurkotasunari lotutako hiru gai ekarri dizkigu. Bukatu berri den BAD jaialdia aztertu dugu. Kezkatuta eta haserre agertu da izan ere BAD jaialdiaren edizio berrian ez da euskarazko lanik izan. Antolatzaileen borondate falta aipatu azpimarratu du. BAD jaialdian eskieni diren pieza batzuk euskarazko […]

Udal politika tartean Koldo Bilbao EAJko kidea, Fer Atxa Udalberriko kidea eta Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotzia batu zaizkigu. Hiru gai izan ditugu mintzagai. Aste honetan  jakitera eman dira aurrekontuak 527,9 miloi izango ditu 2017ko aurrekontuek.Bizkaiko Aldundiak ez bezala, Bilboko Udalak bere aurrekontua handituko du datorren urtean. Guztira 527,9 milioi […]

Sozialismoaren Historia Labur Bat 2013an hasten da gauzatzen Gorka Etxebarria Dueñasek GITE-IPESen Julio Araluze beka irabazten duenean. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, aurreko urtean argitara eman zen liburua. Aurkezpen ezberdinak egin ostean berriz ere izango dute berba gai liburua berriz Bilbora itzuliko da, baina oraingoan Loiuse Michel liburutegian aurkeztuko dute liburua. Gorka […]

Labetik atera berri hemen dugu Xerezaderen artxiboko atal berria. Uda luze baten ostean gogoz bueltan gara. Gaurkoan Madrid-Roma 2646 hegaldia entzuteko aukera izango dugu, egilea Iban Zaldua. Inon ez, inoiz ez ipuin bilduman jasotako ipuina dugu. …eta hegazkinera zeraman tunelean sartu nintzen: jadanik ez zegoen atzerakorik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/xerezade/161103_Madrid_Roma2646Hegaldia.mp3 Deskargatu hemen.

Kantu lasaiak eta intimoak bildu ditu Su Ta gar taldeak Maitasunari pasioz deituriko lan berrian. Su ta Garren esentzia gordetzen dute kantuak baina lasaiagoak dira. Oraingo honetan kantuak pianoarekin konpasatu dituzte. Horretako bi, Erresistentziara kondenatuak eta Bazoaz, gitarrarako egokitu ditu gero.  Udaberrian argitaratu nahi zuten baina osasun arazoak direla orain […]