Aurreneko zatia eta gero… tostadoratik atera berri dugu Xa2 Amurizaren monografikoaren bigarren zatia. Zuretzako oparia, bertsozale! 1982ko Euskal Herriko bertsolari txapelketarekin hasi eta egungo lanetara mugatzen den kontakizuna duzue gaurko irratsaioa. Bertan, zelan ez, kantuak eta bizipenak tartekatu ditugu, espero dugu guk beste gozatzea. Beti eta betiko, biba Xa2 eta […]

Aiko Taldeko Sabin Bikandi tanborileroa izan dugu saioan. Igandean Urkiolan ospatu behar duten Dantzari Dantzazale eguna aurkeztu digu. EHUko udako ikastaroen barruan antolatu duten Tradegin ikastaroak aurkeztu dizkigu. “Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen” izenburupean, hiru egunez luzatuko den ikastaroak, tradiziozko dantzaren inguruan sortzeko modu, proposamen eta esperientziak […]

Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea izan da, gurean. Ohikoa duen moduan hizkuntzaren gainean aritu gara berbetan. Egun bidegurutze batean gaudela kontatu digu. Euskararen ezagupenean aurrera egin dugu baita beste funtzio askotan hizkuntzak aurrera pauso ikaragarriak egin ditu baina administrazioan edo  lan munduan aldaketa eman men behar da, leku eta […]

Minbizia gaixotasun hedatuenetariko bat da herrialde garatuetan. Denboraren poderioz, gure gorputzeko zelulak zahartuz joaten dira eta, halako batean, akatsen batengatik edo zahartu direlako, gaixotasunak ager daitezke. Beraz, minbizia, nolabait esan, norberaren zelulak gaiztotzea da. Gaurkoan Iker Badiola ikertzailearekin hitz egin nahi dugu, minbizia eta beronen metastasia zehazki zer diren adieraz […]

Kubari leihoa ireki eta, bertako Viñales herriko Ventana al Valle kultura proiektu komunitarioa ezagutzeaz gain, Gernikan egingo den bi eguneko jaialdiaren berri izan dugu. Ekainaren 10 eta 11n ospatuko da Astra kultura fabrikan Ireki leihoa Kubari elkartasun jaialdiaren bigarren edizioa -aurrekoa Abadiñon izan zen 2014ko azaroan- eta horren berri eman […]

Prekarietatea arazo sozial larria dela, langile guztien arazoa dela eta ekintza sindikala eraberritu behar dela nabarmendu du gurean Ainhoa Etxaidek, sindikatuko idazkari nagusiak. “Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz”; helburu horrekin datorren maiatzaren 28an LAB sindikatuak mobilizazio nazionala egingo […]

Bilboko udalak harrera egin zion ostiralean Takbar Haddi saharar ekintzaileari. Bere semearen heriotza argitzeko emakume honek hainbat protesta egin ditu eta egun hauetan Euskal Herrian da bere semearen alde justizia eskatzen. Mohamed Lamin Haidala bere semea  2015eko otsailaren 8an hil zen Marokoko kolono talde baten eraso bortitza pairatu ondoren. Udaletxean […]