Azkenaldion lur jota dago Puerto Rico irlaren ekonomia, eta, ordainketei aurre egin ezinik geratu aurretik, azken egunotan Promesa legea sartu du indarrean AEBetako kongresuak. Irlak, denetara, urtebeteko BPGren besteko zorra du, 70.000 milioi dolarrekoa, eta, 2.000 milioiko zati bat bernegoziatzearen truke, AEBek irlaren erabateko kontrola hartu dutela salatu dute independentziaren […]

Bildutako dirua baino gehiago gastatu dute aurreko urteetan Madrilek eta Lisboak, eta Bruselak uste du Madrilek aurten ere bide beretik jarraituko duela, defizit helburua bete barik. Abisuaz gain, baina, bi herrialdeak zigortzeko prozedura ere ireki du Europako Batzordeak. Joseba Barandiaran ekonomialariak egoeraren azterketa egin digu. Espainiak, %5,1eko defizitarekin itxi zuen […]

Astero legez Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariak ekarriko dituen gaiak aurreratu dizkigu. Azalean Brexit-ari eman diote ‘ Berxita ekaitz perfektua iritsi da Europara’. Referendumak ekarritako ondorioak hainbat ikuspegitik aztertu dituzte. Bestetik Hitzargiak jardunalditako laburpena jaso dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160708_lander_Arbelaitz_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Uda bete betean gaude. Jaiak han eta hemen. Hiriburu, herri zein auzoetan. Askotan entzun izan dugu jaiak gizartearen isla direla. Gizartean gertatzen denaren isla da jaietan gertatzen dena. Jaiak errituak dira eta egunerokotasunetik aldendu egiten gaituztenak, baina ikusi baino besterik ez dugu egin behar jaietako portaera eta gertakari batzuk agerian […]

Ongi etorri errefuxiatuak plataformak bihar egun osoko egitaraua izango duen jaialdia antolatu du, Munduko jendeak elkartearekin elkarlanean. Uztailaren 15ean Euskal Herritik abiatuko den Mugak zabaltzen karabanaren xehetasunak gogoratuko dizkigu Itziar Fernandez Mendizabal plataformako kideak. Uztailaren 15ean Europako hainbat herritatik karabanak irtengo dira Greziara. Bidean geldialdi ezberdinak egingo dituzte eta Uztailaren […]

Sexu aniztasuna eta askatasuna aldarrikatuko du gaur Euskal herriko eta munduko LGTBI komunitateak, ‘Harrotasunak ez du mugarik’ aldarrikatu du Bizkaiko Ekainaren 28ko koordinakundeak “Europako hiritarrok azken boladan ez dugu harro egoteko moduko arrazoi askorik”. Gerrak, ihesaldiak eta errefuxiatu guneak bizi behar izan dituzte eta dituzte Europara datozenek, eta horietako batzuek […]