Andres   Isasi, Bilbo-Berlín errezitalean, lehen aldiz interpretatuko dute osorik, eta Andrés Isasik (1890-1940) sortu bezala, Heinrich Heine (1797-1856) alemaniar poetaren olerkiei buruzko ahots eta pianorako hamalau abestiko zikloa. Vanessaren berba egiteko tartea hartu dugu. Azpimarratzekoa da Carlos Ímazek obraren jatorrizko partituraren arrastoa jarraitzeko eta hura berreraikitzeko egindako lan nekeza […]

Juncal Altzugarai fisioterapeutak alu hiperrealista bat egin du. Zoru pelbikoan eta sexologian aditua da bera eta, aluaren eredu anatomikorik ez zegoenez, horren beharra ikusirik, lehendabiziko alu hiperrealista sortzea erabaki zuen. Alooa proiektuan kokatuta dagoen alu honen berezitasuna zera da, kanpotik zein barrutik erreala dela, bulbatik baginaraino. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230131_juncal_zoru_pelbikoa.mp3 Deskargatu hemen.

Bob Dylan kantaria hautatu du gaurkoan Rafa Ruedak bertsioetan sakontzeko. 60 hamarkadako kantua ekarri digu. Sasoi hartan lantzen zebilen blues rock estiloarekin bat dator kantua. Garai hartan kontra kultura definitu zen kantu edo estiloan kokatzen den kantua dugu.  “Maggie ‘s Farm” Bob Dylanek idatzitako abestia da, Bringing It All Back […]

Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa ekintza bat aurkeztu dute Ikastolen Elkarteak, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak: Arikala egitasmoa. Idurre Alonso izan da gurekin. Hizkera ez formalean eragiteko helburua du, izan ere gazteak erdaratara jotzen dute. Gazteen hizkuntza ohiturak aztertzea eta hizkera informalak euskaraz garatzeko […]

Aulestin ospatzen den ADEL, Artedrama euskal laborategiak 18 urte betetzen ditu aurten. Beste behin pazkoa astean euskal antzerkia izango da protagonista, batetik ikastaroak daude eta bestetik aste osoan Aulestiko frontoian ikuskizun bat eskainikoa da. Ander Lipusekin berba egin dugu. Bestetik ADELen  egongo diren beste bi sortzaile ere batu zaizkigu Iñaki […]

Gaurko KIROL ESKIROL saioan erraketa luzearekin ibiliko gara, bolanta sarearen beste aldera pasatu nahian. BADMINTON kirola aztertuko dugu, historia eta istorioak hedatu Iñigo Bengoa Getxo Badminton taldearen ordezkariarekin berbaldia egingo… Musika, prosa, Aerobikeko irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Udane Ayestaran igerilarien marka handia […]

Erretiro sistema erreformatzeko beharra nabarmentzen ari da Europa osoan zehar, pentsio publikoen egungo banaketazko antolakuntzan aldaketa demografikoak sortuko duen desorekaren aitzakia erabiliz. Aste honetan, Frantzian erretiro osoa eskuratzeko kotizazio urteak luzatzeko erreformaren aurkako 10. greba orokor eguna antolatu dute sindikatuek, eta azken hamarkadetako mugimendu sozial indartsuenetariko borroka garatzen ari da […]

TRITONES taldearen bisita dugu gaurkoan Bilbo hiria irratian. A por ti lana argitaratu berri dute bost kantutako lana. Ostiralean Bilbon egongo dira lana aurkezten, Hika ateneoan. Bigarren diskoa Jon Vidaurrek grabatu eta nahastu zuen MUIR estudioetan. Dani Iglesiasek (gitarra eta ahotsa), Juan Gentilek (baxua) eta Mikel Zubiriak (bateria) osatutako hirukoteak […]