Bi kanporaketak egin ondoren, III. Señora sariketaren finala larunbatean izango da Oñatiko Berdurihall gaztelekuan. Finalaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako. Maddi Ane Txoperena finalean arituko den bertsolarietako bat da, eta berarekin hitz egin dugu finalaren eta Señora sariketaren gainean.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230525_maddi_ane_txoperena.mp3 Deskargatu hemen.

Hamabost kantuz osatua dator Gariren disko berria, Gari & Maldanbera zuzenean  2022, 27 urteko ibilbidea du bakarka, kantu sorta ederra ere badu Garik. Ostiralean Bilbon izango da berriro, oraingoan BBK aretoan, izan ere Arriaga antzokia izan zen disko hau grabatutako lekuetako bat. Autobiografia musikal bat ere badela azaldu du. Gaur […]

Alhóndiga Bilbaoko Golem zinema-aretoetan egingo da «Zinemagileen artean» Emakumeek egindako Zinemaren Nazioarteko Karabanaren 12. emanaldia. Bost eguneko bidaia nomada bat izango da, hainbat emakume zinema-zuzendariren ikuspegien bitartez. Ekitaldia Kultura Communication y Desarrollo KCD GGKEak eta Klaketa Árabe ekoiztetxeak antolatu dute, eta astelehenez, hasi eta 26an, ostiralez, amaituko da. Filmak Bilboko […]

1997ko udaberrian hasi zen uhinak igortzen Zenbat Gara elkarteak sustatutako irrati berriak Bilboko Arnotegi menditik. Ordutik lizentziarik gabe ari da gure irratia, baina, azkenaldion, legeztatua izateko leihotxoa zabaldu da, azkenik, Espainiako Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 13/2022 Lege Orokorra onartu ondoren, irrati komunitarioen erregularizazio prozesuarekin. Orain, Jaurlaritzaren ezinbesteko oniritziaren ondoren, Madrilgo gobernuaren […]

IkerGazteren bosgarren edizio ospatuko da egun hauetan Donostian. Euskal ikertzaile gazteen lehen kongresuaren bosgarren edizioa da. UEUk maiatzaren 17tik 19era, euskarazko ikerkuntza sustatzeko antolatzen duen kongresua dugu. Bertan izango da Iñigo Lorenzo getxotarra. Ikertzailea eta irakaslea da EHUn, erizaina da eta erabilitako bihotzeko gailuak berrerabiltzearen inguruko ikerketa burutu du. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230517_Ikergazte.mp3 […]

Orain dela bost urte abiatutako Lanaren Ekonomia saioaren 100. emankizuna ospatzeko unea heldu da. Bilboko Kafe Antzokian izan da ekitaldia, zuzeneko berezia eginez, Bilbo Hiria irratian eta Arrosa Sareko beste irratietan baita ere urte hauetako Lanaren Ekonomia lantaldearen irakurketa plazaratuz, Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasteriok lagunduta. Ines Agirreazkuenaga ohiko agenda […]

Biziz Bizi Elkarteak, San Inazio Ikastetxearekin eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin batera, Gehry Zubiaren eta Elorrietaren artean bizikleta irtenbide bat lortzeko txirrindula kate bat egitera deitu ditu herritarrak, maiatzaren 17an, asteazkenean, 18:30etatik 19:30etara. Zarandoa eta Gehry zubiaren arteko ibaiertzeko ibilbidean dagoen lotura ezagatik beren desadostasuna adierazi nahi dute antolatzaileek. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230515_Txirrindula%20katea.mp3 […]