Ostegunean Lautan hiru jaialdiko azken eguna izango dugu, hiru proposamen antolatu dituzte,  Raska Nazka antzezlana  arratsaldeko 19:00etan Euskaltzandian Aitor Vinagret aktoreak gorpuztuko duena,  Ganbila bildumaren aurkezpena izango da, bertan egongo dira ere Amancay Gaztañaga, Iraia Eliaz eta Erika Olaizola eta 20:30etan Bira kulturgunean  Daisy Crazy antzezlana taularatuko dute Ane Gebara […]

Dantzan aritu nahi? Irristaketa artistikoa ezagutu dugu Kirol Eskirol saioan. Ainhoa Galdeano lerrokako gurpilen patinetan irristaketa artistikoan dantza librean aritzen zaigun munduko txapelduna eta Euken Alberdi etorkizun oparo-betean izotz-pistetako mundua konkistatuko duen gaztea. Kolaboratzaileen berbak, Itsaso Madariaga korrikolari gaztearen errekor berria eta musika! On egin. Hauxe duzue…. KIROL ESKIROL. ! […]

‘Literatura eta musika euskaraz’ zikloaren barruan Otsailaren 20ean , astelehenean, Arriaga antzokian Beira taldea izango da. Aspaldi ez genuen euren berri, eta horregatik Jon Martinekin egin dugu hitzordua. Aspaldi martxa hartu gabe egon dira eta kontzertu honek piztu du berriro ere taldea. 2006an sortu zuten banda eta 2013an Kantuak diskoan […]

Onddoen La red oculta de la vida liburua ekarri digu Iñakik gaurkoan. Onddoek mesede asko egin dizkigute gizakioi, besteak beste, alkohola, ogia eta botika asko eman dizkigute. Plastikoak, lehergailuak, petrolioa eta pozoiak liseritzeko eta desagertarazteko gaitasuna dute eta teknologia berrietan present daude. Toki guztietan daude, baita egoerarik muturrekoenetan ere, sumendietatik […]

Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute (H)ilbeltza sariketa Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko, eta, Eneko Barberenak bosgarren aldiko saria irabazi zuen 2021ean, eta argitaratu berri du  “ Suak erreko ez balu” eleberria. Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu […]

Gilla Band-en horma sonoroa izango da lehenbiziko minutuetan lagunduko digun soinu-banda. Irlandatik datorren banda honek post punk soinuak jorratzen ditu eta baditu herrialde beretik etortzen zaizkigun beste banda batzuen ezaugarriak: indarra, distortsioa… Most Normal izeneko azken diskotik ateratako bi abesti jarriko ditugu. Hurrengo gonbidatuak Gasteizetik datoz Pasadena izena duen proiektu […]

Gimnasio munduan murgildu gara gaurkoan eta makina artean egin dugu saioa. Monitoreek gidatutako saioak, musika lagun… Bi txapeldun handi elkarrizketatu ditugu: CROSSFIT mundua ekarri digu Anboto Gimnasioko Xabi Osak eta HALTEROFILIAren gozoak ezagutu ditugu Imanol Zulaika zarauztar handiaren bidez. Kolaboratzaileen sarea astindu eta aerobikeko irakasleek gimnasioko beren jarduna ekarri dute, […]

Bertso oturuntza dugu prest, buru-belarrien gozagarri! Ageda kopletan aritu gara eta Zeanuri eta Berango elkartu ditugu, oraina / iraganean. Urduliz-Plentzia-Gorliz-Lemoizeko Bertso eskola PIRATAk oparia bidali digu, Andres Mitxelenaren bertso-sorta. 2022. urtearen azkena ere bisitatu dugu eta Lauroeta + Deustuko Unibertsitatea ekarri: San Migeletako zita (Oihana Bartra, Jone Uria, Arkaitz Estiballes […]