Gaurkoan Elene artistarekin elkartu eta bera bezalako musikari bereziei buruz hitz egiten egon gara. Bere musikarekin hasi eta amaitu dugu, baina tartean pixka bat danetik sartu dugu. Ez dugu mugarik jarri eta Elenek denbora luzez entzuteko gomendioak zerrendatu ditu bertan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241209_NorbaitHildaHemen06.mp3 Deskaragtu hemen.  

Azkenaldian entzundako kanta zerrenda batekin itzuli gara gaurkoan. Bellum taldearen opari batekin hasi gara, Serpiente bezalako taldeak gogorarazi ditugu eta beste talde berezi batzuk bisitatu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241127_NorbaitHildaHemen05.mp3 Deskargatu hemen.

Aste honetan kontzertu baten kronika izan da ardatza. Sistemak Arriskutsuak Dira taldeko lagunekin elkartu eta egunean zehar entzundakoen ondoren, haiekin egindako elkarrizketa dago bertan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241106_NorbaitHildaHemen04.mp3 Deskargatu hemen.  

Hirugarren saio honetan bidaia luzatu eta estatu mailara egin dugu salto zuzenekoei buruz hitz egiten jarraitzeko. Madrildik hasi gara Seggs Tape taldearekin, Valentzian geldialdi luzea egin eta beste puntan amaitu dugu, Granadan.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241029_NorbaitHildaHemen03.mp3 Deskargatu hemen.    

Gaurkoa zuzeneko kontzertuak izan ditu izpide Nahia Novok. Gertutik hasi du bidaia, zuzenekoen errepasoa  Bilbotik abiatu du, Sei siga taldearen zuzenekoa aipatuz. Mapan hurruntzen joan gara eta hainbat talde eta kontzerturen nondik norakoak errepasatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241022_NorbaitHildaHemen02.mp3 Deskargatu hemen.

Norbait hil da hemen, Feline taldearen kantu bat izateaz gain, Bilbo Hiria irratiko saio berri baten izena dugu. Nahia Novo DJ-ak Feline taldearen kantua hartu du sintonia gisa. Astero hitzordua izango dugu berarekin batera, eta ordubetez bidaia musikal bat proposatuko digu. Lehenengo saio honetan azken boladan entzundako kantuak ekarri dizkigu […]