Buiah taldea dator aste honetan gertu-gertutik, gure Bilbotik. Musikari izateaz gain, entzule sutsuak direla argi utzi digute, eta zein polita den jendea kontzertuetako lehenengo lerroan ezagutzea. Horrela hasi zuten haien proiektua, eta orain, EP bat kaleratuta dutela, lerro hori pasa eta eszenatokira igo dira. Azkenaldian lokalean sartuta daudela azaldu digute, […]

Lagunok lagunontzat. Hori izan da gaurko saioan presente eduki dugun lema. Dale Kaligula laukote jatorra etorri da gurera, atera berri duten “Sasilanak” deituriko diskoa aurkeztera. Barre eta anekdota artean pasa dugu saioa, eta betiko gisan kanta zerrenda polita osatu dugu bitartean. Orain arte izandako kontzertuetako giroa azaldu digute, ea laster […]

Egun hauetako tenperatura berotzeko elkarrizketa ederra datorkigu oraingoan. Labar (Iñi Etxezarreta) etorri da Donostitik Bilbora, elegante jantzita eta elegante hitz egitera baita ere. Queertasunaren inguruan ibili gara saio guztian zehar, gai potoloa benetan. Horrekin lotuta, estetikaren botereaz aritu gara, eta gure 2016 kuttunean jasotako erreferenteei buruz baita ere. Konexio puntu […]

Birkit sortzailearekin egon gara gaur eta esateko asko egon da elkarrizketan, baina ordua azkar pasa zaigu bitartean. Sortutako azken EP-aren inguruan hitz egiten hasi, eta inguratzen gaituzten hainbat emakumerekin amaitu dugu solasaldia. Azpimarratutako artista horien artean, Kim Gordon, Kim Deal, PJ Harvey, Anari, Paule Bilbao (Arima), Sara Zozaya, Rakel Arnaiz […]

Mirotzak hegan etorri dira autobus batean Gasteiztik Bilbora. Hirukote jator honekin batera saio benetan dinamikoa irten da eta oso ondo pasa dugu irratian. Gizon bizardun bat ardatz bezala agertu eta bere bueltan ibili gara ordutxo honetan. Babesari buruz aritu gara, zirkuito eta lagunen garrantziaz, eta talde baten hasiera bizitzeaz, beste […]

Aste honetan BARRRK taldeko Ruben eta Josu izan ditugu gurekin. Zakurren soinutik datorren izena dute eta animalia hauek bezain jator etorri dira irratira. Pixka bat denetarik irten da elkarrizketan, eta aurreko saioetan hasitako galdera zerrendarekin jarraitu dugu, giro onean. Musika zerrenda ederra sortu da gainera, etorri ezin izan diren taldekideen […]

Baztandik etorri zaigu aste honetako bisita, Bidenabar taldea. Hirukoteko bi izan ditugu gurekin, Ane eta Kattalin, baina Malen ahaztu gabe kanta aukeraketetan. Zerrenda benetan polita irten da haien gomendioak jarrita, eta elkarrizketa polita baita ere hainbat gai ardatz bezala edukita. Orain sortze prozesuan murgiltzen hasi den taldea izan arren, badute […]

2

35.saio hau orain arte sortutako politena dela esan dezakegu. Tu-K taldea izan dugu gurekin, distantzian batuta. Belaunaldi arteko loturekin batera, hainbat gai irten dira mahai gainera eta solasaldiak kanten zerrenda eraldatu du. 80. eta 90. hamarkadetatik gaur arte antzemandakoak aipatu ditugu, bizitzak ekarri dituen bueltekin batera. Horien artean, seme-alabak agertu […]

Rokanrola itzuli zaigu mutil jator baten eskutik. Zarauztik dator gaurko gonbidatua, GZR eta Bellumeko partaide den gure Xabi. Saio dinamiko honetan hainbat talde aipatu eta entzun ditugu, Estatu Batuetatik pasata, baina Urola Kosta ahaztu gabe, noski. Getariako Graka kolektiboa agertu da hizketaldian, eta beste hainbat zuzenekoen kontuak baita ere. Zure […]

Meñakabarrenatik datorkigu aste honetako taldea: KAK!! Izena bezala, pentsamenduak pluralak izan dira eta solasaldi ederra sortu da irratian. Proiektu hau berria den arren, partaideek esperientzia dute honetan eta badute zer esanik. Hainbat gai izan dira hizpide elkarrizketa honetan eta bide batez, kanta zerrenda polita sortu dugu. Gainera, disko berria aurkeztu […]