Gure hitza bete eta hemen ditugu berriz, Mikosis Gernikatik. Bigarren gonbidatuak izan ziren, baina taldekide bat falta zitzaigun, oraingoan hirurak elkartu dira beste zerrenda polit bat osatzeko. Bakoitza bere aldetik, baina elkarrekin. Horrela osatu da gaurko saioa. Orain arte deskantsurik gabe ibili gara hilabete hauetan, erritmo horren amaiera somatzeko saioa irten da, hondartzara bidean entzutekoa.
Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txitxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250625_bakaikutikSaia.mp3 DEskargatu hemen.