Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin batera bikoteen inguruan mintzatu gara. Bikote  harremanen arteko erlazioak aztertu ditugu. Bikotea motak zehazteaz gain horiek nola eraikitzen ditugun aztertu dugu. Bikote bat sistemarik txikiena da, baina ez da soilik bi pertsonen arteko batura , baizik bi pertsonen artean dauden interakzioen ondorioz eraikitzen den harremana […]

“Sexua” eta “generoa” kontzeptuen inguruan jardun dugu gaurko irratia saioan Mikel Oribe sexologoarekin. Sexu hitza polisemikoa da, generoa hitzarekin berdina gertatzen da. Ikuspegi sexologiakotik azaldu dizkigu. Sexua sentitzen garena da; emakumea edo gizona, txikitatik deskubritu egiten duguna. Generoa sexuaren atal kulturala da. Generoa eraikitzen dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/180119_Sexologia03_generoa_sexua.mp3 Deskargatu hemen.

Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo  euskal herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe dira gure bide lagun. Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologia izan da gurean.  Sexualitatea norberaren bizitzako dimentsio garrantzitsuenetako bat da, eguneroko bizitzaren gorabeherek errazen kaltetu dezaketenetakoa. Erraza da edozeinentzat (indibidualki edo bikote-harremanean), bizitzan zehar sexuaren […]

Bilbo hiria irratian sexologiari ate bat irekitzeko asmoa dugu, plazera zure eskuetan irrati tartean. Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo  Euskal Herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe izango dira gure bide lagun. Sexudunak gara norbanakoak bere sexualitatea bizi du eta honen arabera, harremanak izateko moduak eraikitzen ditu. […]