Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin Baginismoa izan dugu mintzagai. Baginan ematen den estualdi bat izan du hizpide. Baginismoa ematutu edo baginaren gihar estutzailearen nahigabeko uzkurdura mingarria da. Jatorri psikologikoa izan dezake, lehenengo diagnostikatu egin behar da https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/180524_sexologia15_Baginismoa.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea eta familiaren inguruan mintzatu da. Hezkuntza formalean sexualitatea garrantzitsua bada familia eta gurasoekin ere landu behar da. Ikastetxetik ateratzen direnean ume eta gazteak era familian landu beharko dute gaia. Guraso askok sexualitateaz hitz egitea antisorgailuez hitz egitea dela uste dute. Beraz, sexu praktikek izan […]

2016ko uztailaren 7ko goizaldean, sanferminetan gertatukoa bortxaketa izan dugu hizpide, Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoekin . Sexu-eraso delitutik absolbitu dituzte bost auzipetuak. Magistratu batek boto partikularra eman du, eta absoluzioa eskatu. Protesta handia eragin du epaiak, kaleak lepo bete dira. Komunikabideetan eta elkarrizketa publikoan presentzia zabala izan du eta […]

Gaurko  saioan Amaia Urrejola sexologoa izan da gurean. Inpotentzia izan dugu gaia. Inpotentziari buruz hitz egiten dugunean aipatzen da zakilak erekzioa galtzen duenean edo erekzioa lortzeko zailtasunak daudenean edo mantentzeko zailtasunak denean. Zakila tente jarri eta mantentzeko zailtasun edo ezintasun iraunkorra, sexu-harreman gogobetekoak edukitzea eragozten duena. Medikuntzan etiketa klinikoa bezala […]

Gaurko sexologia atalean Maia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoak elkarrekin etorri dira. Transexualitatearen inguruan luze eta zabala hitz egin dugu. Lehenik transexualitatea deitzen zaiona definitu dute eta ondoren gazteen artean ematen denean aztertu dugu. Azken hilabeteetan Euskal Herria gertakari latzak izan dira eta noski gaia ere saiora ekarri dugu. Transexualitate […]

Gaurkoan Mikel Oribe sexologoa izan dugu bide lagun. Gaurkoan orientazio sexualaz, jokabideez jardun dugu.  Desira erotikoaren sexu orientazioaz,  pertsona batek bere sexu berdineko, beste sexuko edo bietako pertsonekiko sentitzen duen desira eta erakarpenari erreferentzia egiten dio. Baina bestetik jokabidea dago nola bideratzen da orientazioa hori. Guk jokabideak aukeratzen ditugu, Mikel […]

Gaurkoan Amaia Urrejola sexologoarekin desira errotikoen inguruan mintzatu gara. Desira erotikoa kantitatearen ikuspegitik bakarrik ikusten badugu, desira erotikoa oso ideia konkretu batera murrizten dugu. Ezberdintasunak daude gizonezkoen eta emakumezkoen desiraren artean, baina argi izan behar da desira ez dela kantitatearen arabera neurtzen den zerbait, emozio bat baizik. Ezberdintasun biologikoak dauzkagu […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoa batu zaigu. Gaurkoa desira erotikoaz aritu gara, Terapian ohikoa izaten dira desira erotiko inguruko arazoekin.Desira mota asko daude, desira erotikoa oinarrizko desira erotiko bat da. Desira erotikoa kantitatearen ikuspegitik bakarrik ikusten badugu, desira erotikoa oso ideia konkretu batera murrizten dugu. Ezberdintasunak daude gizonezkoen eta emakumezkoen […]